2018/06/20

2018/04/26

Busturiko eskolako Patrulla Berdea hondakinen bilketa hobetzen eta ingurua garbitzen.

 

2018/04/25

Gernikara!!

                                                                                                       2018-04-13

Uzelai ikastetxeko 5.mailako ikasleak Euskal Herria ikasten, konturatu gara Gernikak garrantzi handia duela euskaldunentzat, bertan “Gernikako arbola”, Batzarretxea eta Picassok egindako “Guernica” margo lanaren kopia daudela  eta balio berezia dutela.
Horri buruz gehiago jakiteko asmoz, Gernikara bisitaldia antolatu genuen eta hor  ikusita eta ikasita honen bitartez zuekin konpartitu nahi dugu.
Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Gernika Busturiatik  7 km-ra dago, hori dela eta trenez joatea erabaki genuen.
Gernikan ikusi genuen lehen gauza, Iparragirreren estatua izan zen. Berak idatzi zuen “Gernikako arbola” abestia. Ondoren Picassoren “Guernica” koadroaren kopia ikusi genuen.

Jarraian Andra Mari elizara joan ginen. Atearen gainean dauden figurak ikusi genituen eta argazki bat atera genuen. Azkenik Batzarretxera joan ginen.Han bideo bat ikusi genuen,eta Batzarretxea eta arbola zer diren eta nondik datozen ikusi genuen. Bideoa ikusi eta gero arbola zaharra ikustera joan ginen. Bakarrik 318 urteko enbor handi bat gelditzen da.  Arbola gazteak berriz, bakarrik 13 urte ditu.
Gero Batzar Aretoa ikustera joan ginen.Batzar Aretoa, Batzarretxearen erdigunea da. Areto horretan Bizkaiko Batzar Nagusiak egiten dira. Batzar horretako erabakiak Bizkairako dira. Antzina, hor baseliza bat egon zen eta Batzarrak arbolaren inguruan egiten ziren. Baina baseliza bota egin zen Batzarretxea eraikitzeko.
Leiarpeko Aretoan ere egon ginen. Hor,kristalera handi bat dago eta pertsonak legeak irakurtzen Gernikako Arbolaren aurrean agertzen da. Iparragirreren gitarra ere dago eta antzinako liburuak dituen liburutegi bat ere dago.
Oso gustuko bisitaldia izan da.

EGILEAK: I√ĎAKE, JOAN eta DANEL