2007/01/20

BUSTURIKO INGURUNE NATURALA

Busturian paisaia mota bi aurki ditzakegu, barne aldekoa eta kostaldekoa.
Padurak
ibaiekin lotura duten gune lauak dira, hau dela eta, mareekin ureztatzen dira.
Paduretako landaredia berezia da, landare bakoitza baldintza konkretuetara moldatzen da, bere beharrizanetarako egokienak diren baldintzetara moldatuz.
Hegaztiak: padura, íngurune hezea denez, garrantzizkoa da hegaztientzat. Hegazti urtarrak babesleku bezala, migratzeko, atsedenaldirako, elikatzeko eta batzuek, kumatzeko erabiltzen dituzte halako tokíak. Urdaibajko padurak Kantauri aldeko bigarrenak dira garrantzi aldetik, Euskal Herriko garrantzizkoenak izanik. Bizkaiko Golkoan daudenez, atlantiar kostaldetik migratuz lberiar penintsulara sartzen diren hegaztiek erablitzen dute. Hegaztiek, batez ere, garai bitan migratzen dute:
Udazkenean: lparretik Hegorantz. Europa ipar eta erdialdeko kumatze guneak utzi, eta negua igarotzeko, Afrikarako bidea hartzen dute.
Udaberrian: Hegotik lparrerantz. Negua Afrikan igaro ondoren, aurreko bidetik igarotzen dira iparraldeko kumatze tokietara.
Urtero etortzen diren hegaztien artean hurrengoak ditugu:Lertxuntxoa ,Ahate txistularia, Lertxun hauskara, Kurlinta, Mokozabala,Txirriak...

San Kristobaleko haretza jatorri artifiziala duen hare metaketa da. Muruetako untzigintza lantegiak itsasadarra dragatu beharra dauka itsasontzi handiak itsasoratzeko.