2010/12/17

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen eta Euskal Herriko jolaseekin oso ondo pasatu genuen


2010/11/16

GERNIKAKO BONBARDAKETAREN LEKUKOAK


2010eko azaroaren 5ean Axpe- Busturian -dagoen Arrotegi auzoan egon ginen bertako aiton amonekin egoteko.
Hori dela eta aurton tratatu dugun gaia Gernikako Bonbardaketa izan denez, ikasleek egin duten textua gertaera historikoa izan da.





Arrotegiko bizilagunak Bonbardaketaren lekukoak izan ziren Busturialde guztitik ikusten baitzen sua. Eurek ere han egon ziren azoka eguna zelako. Esandakoa guretzat oso aberasgarria izan da.
Aitita amamak gutun bat irakurri zuten berriro ez gertatzeko horrelako sarraskeriarik.







2010/09/14

ANTZINAKO GABONAK

2.009 ko Azaroaren 6an Arrotegi Egoitzara joan ginen.
Hangoak hau kontatu ziguten:
Antzinako gabonetan janari hauek egon ziren:
intsaur saltsa, kompota,mahatza Gernikarrak, karakolak.
Edari hauek edaten zuten :
ardoa , likorra , anisa hau dena aginaldotzat ematen zieten.
Jantzi hauek janzten zituzten: Galtzak belaunetararte eta praka laburrak egunero.
Ohitura hauek izaten zituzten:
-Ogia gabon gauean sartu armairu batean eta hurrengo urteko gabonetan atera armairutik eta berdin egoten zen.
-Antzina erregeak bakarrik zeuden eta amantalak, jantziak eta tronpa ziren euren antzinako opariak.
-Enbor zati bat hartzen zuten eta erre ondoren urmedaren azpian jartzen zuten .
-Oilar mesara joan ondoren etxera joaten zirenean etxean ez zuten lorik egiten eta kartetara jolasten zuten. Jolasten duten bitartean txokolatea jaten zuten.
-Pinuburu bat hartzen zuten, labean sartu eta erre egiten zuten sorte ona ematen zuelako .