2011/11/09

BIZIKIDETZA eta GURE BITARTEKARIAK.

-Zein da bitartekariaren funtzioa?
Bitartekaritzako programaren helburu zehatza zera da: eskola komunitateko kideen artean dauden hainbat gatazkari erreparatzea eta inplikatuta dauden pertsonek ezin dutenean konpondu, gatazka duten bi pertsonei aukera eskaintzen zaie hirugarren pertsona "neutral" batekin (bitartekaria) elkartu daitezela, arazoari buruz mintzatu eta hitzarmen edo akordio batera iristeko asmoz.Bitartekariak bi aldeei komunikazioa berrezartzen lagunduko die, elkar ulertzen eta elkarrekin lan egiten, bientzat mesedegarria den akordioa lortu arte. Aldeek boluntarioki onartzen dute bitartekariaren parte-hartzea irtenbideak bilatzeko garaian. Izaera prebentiboa eta hezigarria du eta kontsultore eta irakasleen laguntza beti dago bitartekariaren eskura.
-Nor izan daiteke bitartekari?
Eskola komunitateko edozein kide izan daiteke bitartekaria. Honako hauexek dira bitartekariaren ezaugarriak:Neutrala da. Ez da inoren aldekoa agertuko.Ez du epaitzen. Bere iritziek ez dute eraginik izan behar bi aldeetako partaideekin dituen harremanetan.Entzule ona da. Enpatia agertuko du bi aldeekin eta entzuketa aktiboaren teknikak erabiliko ditu.Sinetsi eta konfiantza mantentzen du. Bi aldeak gustura eta ulertuak sentitu daitezen interesa dauka.Pazientzia behar du. Prest egon behar da bi aldeei laguntzeko.
-Zeintzuk dira bitartekaritzaren bidez konpontzen diren ohiko gatazkak?
Elkarbizitzarako arauen urratze larria suposatzen ez duten gatazkak, esate baterako:Ikasleen arteko gatazkak: irainak, mehatxuak, zurrumurru mingarriak zabaltzea, harreman gaiztoak, etab.Hondatu diren lagun harremanak. Bazterketak…Irakasle eta ikasleen arteko gatazkak.Atseginak ez diren edo bidezkoak iruditzen ez zaizkigun egoerak.

BIZIKIDETZA PROIEKTUA.





BIZIKIDETZA
Zer da?

* Hezkuntza sistemaren oinarrizko helburuetako bat.
* Elkarrekin bizi izaten ikastea. Bakoitzak bere eskubide eta betebeharrak arduraz aurrera eramanez eta besteenak errespetatuz.
* Azken finean, gure arteko harreman onak edo positiboak bultzatzea, honetarako ezinbestekoa dugu elkarren arteko errespetua eta langiro egokia sortzea.
BIZIKIDETZA proiektua aurrera eramateko BEHATOKIA eratzen dugu BIZIKIDETZA URTEKO PLANA eginez eta aurrera eramanez.Behatokiaren funtzio nagusia da urteko plana adostu eta aurrera eramatea.( baita tutore, tutoritzen bitartez kontsultoreak bultzatuz).
BEHATOKIko partaideak:
- Ikasle 2 ( guk 4 bitartekari sartu ditugu aurten).
- Irakasle 1.
- Guraso 1
- Jantokiko monitore 1.
- kontsultore eta ikasketa burua.
URTEKO PLANAREN barruan aurrera eramango diren iharduera orokorrak hurrengo hauek izango dira:
-Arauak zehaztu ( urtero bezala).
-Iradokizunen buzoiak.
-Bitartekaritza gatazken konponbidean eta detekzioan.
-Irakasleok era berean jokatu gatazka ezberdinen aurrean (idatzita dugun protokoloa jarraituz).