2011/12/07

GURE GABONAK



GURE GABONAK





Jose Maria Uzelai eskolan gabonetan gela adornatzen dugu, margozten dugu. Kantatu egiten dugu eta dantzak egiten ditugu. Mari Domingi eta Olentzero etortzen dira eskolara. Postalak margoztu eta horman pegatzen ditugu.


Etxean afaldu egiten dugu familiagaz eta adornatzen dugu. Pelikulak ikusten ditugu eta arbola ipintzen dugu. Festa egiten dugu. Familia dator gure etxera.


Olentzerok opariak ekartzen ditu. Mendian bizi da. Gutuna idazten diogu. Potoloa da, bizarra du. Txapela du eta indartsua da. Ardoa edaten du.


Mahatsa jaten dugu. Gailetak jaten ditugu. Gure amumaren etxean jesusitoa ipintzen dugu. Pilla pillara jolasten dugu.

ARROTEGI 2011




ARROTEGI



2011ko Azaroaren 11an, Arrotegira joan ginen 3.mailakoak.


Zaharren egoitza da. Aitite eta amamaren familiakoek ezin badute zaindu horra eraman ahal da. Zaharren egoitzak gauza asko ditu, adibidez: iturria, egongelak, wii-a eta hainbat gauza gehiago.


Euren gabonak ez ziren gurelakoak, eurek beste gauza batzuk egiten zituzten, adibidez: familia osoa gaueko 12etan “misa del gallo”ra joaten ziren oinez. Asko zirelako koltxoietan lo egiten zuten…

SANTIMAMIÑE 2011



SANTIMAMIÑE


Atzo Santimamiñera joan ginen. Satimamiñe Kortezubin dago, eta kobazulo ederra da. Madariaga Dorretxera ere joan ginen. Madariaga Dorretxea dorre eder bat da.


Historiaurrean kalean izotza zegoen eta kobazuloetan bizi ziren. Oreinaren hezurrak zeuden han. Ikatzarekin margotu egiten zuten. Gero Madariaga Dorretxera joan ginen ariketak egitera.


Kobazuloak euria eta haizearekin sortzen ziren. Kobazuloa gaixorik zegoen eta ez ginen osorik sartu, bestela gure arnasarekin gaixoago ipintzen zelako. Kobaren pelikula 3 Dn ikusi genuen. Madariaga Dorretxean 3 tailer egin genituen; suarena, erramintarena eta margoena.


Oso polita izan zen egun guztia.