2012/05/31

Zuaza

ZUAZARA     IRTENALDIA
    Maiatzaren 12 eta 13an Zuazara joan nintzen lagunekin. Autobusez joan ginen . Ailegatu ginenean arauak esan zizkiguten .Baita non dauden jantokia , jolastoki bakoitza eta segituan joan ginen txaboletara .
   Txabolak handiak eta politak ziren , baina apur bat ilunak. Egurrezkoak ziren . Etxolan jantzi ginen eta segituan piragua egitera joan ginen.
   Piragua oso dibertigarria izan zen. Geroago erropak jantzi genituen. Jantzi ginenean berriro bainujantzia ipini behar eta pedalo + plataforma egin genituen.
   Gabaz etxetxora joan ginen pijama janzten eta pijamen jaia egin genuen. Gozokiak jan eta lo egin baino lehen historia beldurgarriak kontatu genituen.
   Hurrengo egunean jolasten ondo pasatu genuen.


   Azkenik autobusera bueltatu ginenean pelikula ikusi genuen. Amaitu zenean etxean egon ginen……

Paradisua

   Hau da nire bizilekua!.Urrunean mendiak ikusten dira.Oso altuak dira eta zerua oso polita da.


Egunsentia da. Zeruak tono diferenteak ditu eta hauek dira: Urdin iluna  urdin argia eta zuria.


   Baita apurtxo bat berago Mundaka dago . Mundaka txukun-txukuna da.

Etxe asko ditu, baita edifizio dotoreak. Portu bat dago eta ez da hain handia.

   Aurrerago Sukarrieta ikusten da eta herri hori oso txikia da. Baina oso ederra ere bai. Hor jolas parke eder bat,tabernak,,kolunpioak….daude. Hondartza baketsua dauka, horregaitik jende asko bizi da hor,Sukarrietan.

    Hurbilago Axpe dago eta auzo normal bat da. Bertan jende ugari bizi da.
Axpetik gertu San Antonio dago. San Antonion hondartza miragarrri bat dago.
Axpek gauza asko ditu:Tabernak,frontoiak,hortz klinika , eliza harritsu eta altua, txibilo galantak….eta abar.





           Non bizi hobeto?



2012/05/24

                                      ZER IKASI DUGU

- Gure artean taldeka akordiotara helduz lan egiten.

- Elikadura osasuntsua egitea beharrezko dela bai gure gorputzarentzak bai gure lurrarentzat.

- Diru gutxi gastatuz pozik eta ondo bizi ahal dela ere.

- Erosketak ondo pentsatuz egin behar direla:

     * behar  duguna  bakarrik  erosi.                   

     * plastikoaren  erabilera  murriztu.

     * hainbat ontzi berrerabili.

- Komikiak egiten.

- Grafikoak egiten.

 

 Herri aberatsak jateko diru asko gastatzen dute.  Herri pobreak alderantzi, eurak landatu eta  jasotako janariekin elikatzen dira.


 Nola liteke pertsona batek  astero 125  dolar bizitzeko behar eta beste batek 27 zentimorekin bizi ahal izatea?


 Harritzekoa da benetan batzuen eta beste batzuen artean dauden ezberdintasunak!
1go eta  2. maila

2012/05/21

Tommy  Robredoren  biografia

Tommyren  amari  eta  aitari  roka  musika  gustatzen  zitzaien.
Rok  talde  bat  ´´the  who´´  deitzen  zen  eta  Tommy  izeneko
Kanta  asko  gustatzen  zitzaienez, haien  haurrari  Tommy
izena  jarri  zioten.  1.982.urtean  jaio  zen.

Tommyren  aita  Angel  deitzen  da  eta  ama  Dolores.
Aita  Olot  herrian  igerilari  maisua  da  eta  amak  lantegi  batean  lan  egiten  du. Alboan  tenis  pista
bat  dago.  Tommyk  5  urte  zituenean  ,igandero, amari  lanera  bila  joaten  zen  aitarekin.
Itxaroten  zeuden  bitartean  tenisera  jolasten  egoten  ziren.


Tommyk  10  urte  zituenean  Kataluñako  Federazioak  hartu   zuen  eta  gogor  entrenatzen  zuen . 19  urterekin  tenista   profesionala  izan  zen.
Ordutik  aurrera  ordu  guztiak  entrenatzen  egoten  zen.  24  urtetik aurrera 10  tenistarik  onenetariko  bat  da. Gaur  egun  gurpildun  aulkietan   daudenei  laguntzen  die  tenisera  jolasten.

Eguzkiarekin   kontu   handiz  ibili  behar  garela  esan  zigun,  gehien   bat  ´´UVA   eta  UVB´´izpiekin.´´UVC´´izpiak  ez dira   besteek  bezalako  txarrak.   Eguzkia   badago  hondartzara  kamiseta , kapela, betaurrekoak,  krema   eta   sombrilla   eraman   behar    ditugu.
Gure  azalak   memoria   du   eta    lehen   gertatu   zaiguna  gogoratzen du.


2012/05/08

ANTZINAKO  ESKOLA

Aspaldiko eskola  etxetik urbil edo urrun egoten zen.. Oinez joaten ziren. Batzuk denbora asko eta beste batzuk gutxi behar izaten zuten. Erabiltzen zuten janzkera baserritarrarena zen.   Lanerako etxean erabiltzen zituzten arropak zaharrak ziren.

 Eskolan 9:00etatik 16:00ak arte zeuden. Antzina ez zeukaten motxilarik,saku bat eramaten zuten.   Eskolan zeuden 6urtetik 14urtera arte.

Gure aiton-amonen eskolak txikiak ziren.  Urte ezberdinekoak zeuden gela berdinean.”ESCUELA DE BARRIO”deitzen ziren  Eskola nazionalak ere bazeuden, baina oso gutxi  ziren.  Ostegun arratsaldeetan  ez zeukaten klaserik.

Sasoi horretan bakarrik liburu 1 edukitzen zuten,  ENTZIKLOPEDIA deitutakoa,bertan arlo guztiak agertzen ziren. Arbel txikia  zeukaten  koadernoaren ordez.  Neska eta mutilak bananduta  zeuden.  Neskak arratsaldean eskulanak egiten zituzten.  Ume txikiak aurreko iladatan jesartzen ziren.   Eskolara sartzerakoan Frankori abestu behar izaten zioten.

Gure aiton-amonen  garaian, erregelaz hatzamar puntan jotzen zigortzen zieten.  Kopiak 80 bider egin behar izaten zituzten...ea……….

Orduko eskolan  batzuk katekesira joaten ziren .Beste guztiak baserrira lan egitera.


            ASKO  IKUSIA,  ASKO IKASIA

2012/05/02

Gure eskola

GURE ESKOLA




Gure eskolaren izena Jose Maria Uzelai da . Eskola Altamiran dago . Ni eskolara joateko autobusez edo kotxez joaten naiz .



Eskola handia da . Lau pisu ditu, baina lehenengo pisuan laguntza gela eta ume txikiak daude. 2. pisuan lehenego maila , 2. maila eta 4. maila daude . 3. pisuan 3. maila 5. maila eta 6. maila daude. Azken pisuan liburuak eta telebista daude. Baita ere erlijio emoten da hor . Ordenagailuak 3. pisuan daude Eskolan dauden arbelak dijitalak dira batzuk eta besteak luzeak eta handiak dira.



Gure eskolan daukaguna hau da: musika , mate, hizkuntza , lengua , ingles , ingurune ,eta gimnasia .Baita badago informatika gela . Euria egiten duenean tenis pistetara , frontoira edo patiora joaten gara



Jantokian zarata asko dago eta oso altu egiten dute berba . Kultur etxera joaten gara antzerkiak ikusteko , ipuin kontalariak ipuinak kontatzeko eta beste gauza batzuk ikustera.



Gu eskolan egoten gara 12 urte eduki arte . Eta guk ditugun zigorrak hauek dira: geratu lanak egiten eta ez joan patiora edo kopiatu zeozer horri baten patiora joan barik geldituz.