2012/06/01

BERTSOLARITZA 2011-2012



AƱadi UZELAI HERRI IKASTETXEA- 5. ETA 6.MAILAK  r leye

ASTE SANTUA


Lanak bakean utzi
lasaitasuna nahi,
badekogu gogoa                                                
uzteko Uzelai,
irakasle eta ikasle
guztiok lanez blai,
oporrak hasi dira
denok gaude alai.

Benidorm izango da
guztion helmuga,
bide luzea izan da
hauxe da logura,
hondartzan eguzkitan
zelako gustura
eta disfrutatzeko
ordua heldu da.

Ondo pasatzen gabiz
egun eta gaba,
gu ez gara aspertzen
hona eta hara,
sarrera erosi ta
Terra Miticara,
dena da abentura
poza ta zirrara.

Hegazkina hartuta
bagoaz etxera,
baina gozatu dogu
guztiok batera,
irakasle ta ikasle
berriro lanera,
gure betebeharrak
gogoz egitera.

Aurten, Busturiko Udaletxeak eman deuskun laguntzari esker eta eskolak beste alde batetik gehitu duen diru sarrerakin, Bertsolaritza ikasturte guztiko  iharduera osagarri gisa sartu dugu, Hizkuntza arloko saio batean, ostegun goizeko lehenengo saioetan Urritik Maiatzera. Irakasleriaren eta ikastetxearen iritziz guztiz aberasgarria izan da bai Euskararekiko izan duen eragina hiztegi mailan eta baita era berean gure ikasleei ezagutu gabe izan duten Euskeraren,abestien, hitz jokoen, e.a mundu dibertigarri eta atsegingarria ireki zaielako Euskararekiko motibazioa eta interesa handituz. Ikasleriaren aldetik, hona hemen eurengandik jasotako iritzi batzuk:
"Bertsolaritzako saioak oso dibertigarriak izan dira. Bertsoei buruz nuen iritzia aldatu da. Lehen bertsoak ez ziren garrantzitsuak niretzako baina Xabierreri esker oso garrantzitsuak dira. Inoiz entzun barik nituen bertsoak entzun ditut."
"Ez naiz aspertu eta asko ikasi dut.Pentsatzen nuena baino gehiago ikasi dut.nik berriro gustura egingo nuke. Orain bertsoak errezago egiten ditut."
"Bertsoak zer diren eta nola egiten diren ikasi dut.Orain bai dakidala bertso sorta bat egiten!!"