2013/11/15



GAUR  EGUNGO  GABONAK


HERRIAN

Olentzeroren  eguna  abenduak  24an da.                                                    

Olentzerok opariak  ekartzen ditu. Berak  astoa dauka, eta mendian  bizi da.
 Egun horretan  Olentzeroren  kantak  abesten  ditugu  herritik zehar.


ETXEAN

Etxean Gabonetan arbola dekoratzen dugu, etxea ere bai.
Opariak eskatzen ditugu lan asko egin dugulako.
Familiarekin afaltzen dugu :oilaskoa ,pudin, mariskoa ,arraina ,mahatsa ,gaztainak polboroiak eta turroia.
Olentzero gauez etortzen da Mari Domingirekin.

ESKOLAN

Aretoan, dantzak  eta antzerkiak  egiten ditugu.Baita Gabon kantak abestu ere.
Gelan, merendola  eta  sasoi horretako marrazkiak marraztu egiten ditugu .
Aretoan ateratzen ditugu opariak Olentzerok  ekarritakoak. Mari Domingi etortzen da berarekin eta biak kontu asko kontatzen dizkigute.


                                                                                      MANEX


ARROTEGIKO  LAGUNEK  ESANDAKOA: GABONAK


2013ko azaroaren 8 an.Arrotegira joan  ginen. Arrotegi nagusien erresidentzia bat  da. Axpen  dago.
Eurekin gabotenataz hitz egiten egon ginen.

FAMILIA.
Euren etxean  batzen  ziren  etxekoekin :antzina 7 edo 8 pertsona ziren familia bakoitzean. Leku bateik bestera oinez, astoz edo   trenez  joaten ziren. Eskuko farolekin oilar  mesatara joaten  ziren.

JANSKERA.
Jantziak zaharrak ziren baina  beti  garbi eramaten zituzten.Manuk  esan  zigun blusoia janzten zuela.

OPARIAK.
Janari gozoa, 74 zentimo, arropa ederrak,  jostailusko  kotxea, alpargatak,
plesiglaseko  gabardina ekartzen zieten.  Erregeak etxekoak  ziren.

JANARIA.                                         
Intxaur saltsa jaten zuten. Urte guztian zehar hasitako oilaskoa gutxitan jaten zuten. Karakol gozoak,turroi gogorra eta sagar-konpota gozo gozoa ere edukitzen zuten afaltzeko.

OHITURAK.
Eleizara  joaten ziren. Oilar mesatara.Gabonetako abestiak abesten zituzten.
Gaueko   hamabietan izaten zen hori.


                                               UNAX 


2013/10/21




GARRAIOBIDEEN   EBOLUZIOA


Antzinean gizakiok oinez joaten ziren leku batetik bestera. Gero, animalien gainean, zaldiz, astoz … baina errobedak asmatu zirenez diligentziak edo zalgurdiak animaliz tiratuta erabiltzen zituzten.

Honen ostean bizikletak asmatu ziren, gaur egungo bizikletekin konparatuz gurpilak desberdinak zituzten,aurrekoa handiagoa zen atzekoa baino. Hala ere konturatu ziren bi errobeda berdinekin ez zirela jausten.

Baita ere kontinente batetik bestera joateko itsasontziak inbentatu ziren, itsasoa zeharkatu behar zelako.

Kotxeak  asmatu zirenean  leku batetik bestera arinago mugitzeko erabiltzen zituzten. Autoak lau errobedak behar zituzten ez jausteko.

Motoak ere asmatu zirenean bakarrik pertsona bat edo birentzako ziren. Bi errobeda zituzten eta beste batzuk lau errobedak zituzten.

Hegazkinak inbentatu zituzten kontinente batetik bestera joateko edo kontinente barnean leku batetik bestera bizkor heltzeko.  Hala ere gurpilak behar zituzten despegatzerakoan eta aterrizatzerakoan ez apurtzeko.
                                                                                   Sergio  Solaun



2013/10/15


KONTU  KONTARI…….TXAKAL GORRIA

Mundua orain baino gazteagoa zenean, txakal gorria eta pantera beltza etsaiak ziren. Txakal gorria argiena zen.

Behin batean txakal gorria landa zabalean bakarrik zegoen antilope zahar baten hezurrak  karraskatzen.
Txakal gorriak begiaren ertzetik pantera ikusi zuen berengana zetorrela.

-Pantera beltzak  harrapatzen banau, akabatuko nau- esan zuen txakalak.

Pantera heldu baino lehen esan zuen:
-Zer goxo dagoen akabatu berri dudan pantera beltz hau!
-Non ote dago beste pantera beltz bat?

Hau entzutean ,ikararen ikaraz, pantera beltza tximista baino azkarrago basoaren erdiraino joan zen.

Tximinoak esan zion panterari non zegoen txakala. Eta biok joan ziren txakalaren bila.

Txakalak esan zuen:
-´´Tximino madarikatua, nazkagarri  zikina!´´.

Tximinoa jarri zen panteraren gainean eta han joan ziren biak txakalaren bila.
Panterak tximinoa lurrera bota zuen.

Azkenean, tximinoak zuhaitzera igotzen  ez bazekien…. hil egingo zen.


                                Aitor    Izagirre

2013/10/07


              

 
XXXL… SUPER ENTSALADA

OSAGAIAK:

4Hosto uraza                 

Tomate erdia

Arto pote bat

Hiru atun  zati

9 oliba

3 zainzuri

Arrautza egosi bat

Patata egosi bat

NOLA EGIN:

Lehenik,uraza hostoak garbitu eta plater batean jarri.
Baita tomate erdia garbitu ,azala kendu eta zatitu behar dituzu.
Gero , artoa bota , atun potea ireki eta bota platerera dena nahastuz
Honen ostean 9 olibak bota , zainzuriak botetik atera ondoren beste guztiarekin nahastu  platerera botaz.
Azkenik arrautza egosiari azala kendu,zatitu eta platerean jarri.

ON   EGIN!!!!           Nerea  Aranguena

2013/10/04


DORRE   MADARIAGAKO   IRTEERA

      IKUSI   MAKUSI   ZER IKUSI?.............

2013ko irailaren 27an Dorre Madariagako maisu maistrekin batu ondoren San Bartolomeko mendira jolastera eta ikastera joan ginen . Han arbola asko zeuden. Tontor batera joan ginen eta handik gauza asko ikusten ziren : baserriak , untzitegia …

Jolas batzuk egin genituen :

-Jolas bat izan zen soka bat hartu eta begiak itxi.Gero kartazal batzuetan txartelak zeuden eta inguruko espazio desberdinak topa behar genituen koadernoan ipintzeko .

-Beste jolas baten, zakuak mapa baten bidez topa behar ziren . Bertan hiru esparru zeuden : basoa , zelaia eta ibaia . Toki hoietako landare eta animali  desberdinak esparru hoietan kokatu behar izan genituen.

 -Artadian tribialera jolastu genuen eta balio izan zigun ereinotza, ezkurra, basurdea ,orkatza zein mozoloari buruz asko ikasteko.

Irteera honekin zelaiko , basoko eta ibaiko fauna eta landaredia landu genuen eta artadikoa ere bai .

Asko gustatu zitzaidan . Oso polita izan zelako .         XABIER  ARANGUENA

2013/05/02





GERNIKAKO BONBARDEOA



GERRA     HILKA   EGITEN  DEN  POLITIKA



2013ko apirilaren 26an Arrotegira joan ginen.Altamirako eskolatik Axpeko Arrotegiraino joan ginen oinez. Gernikako bonbardaketari buruz hitz egitera joan ginen. Egun horretan Gernikako bonbardeoaren 76.urteurrena zen.



Heldu ginenean bideo bat ikusi genuen, Picassoren kuadroko marrazkiak izan ziren. Hegazkinak kostatik etortzen ziren Bermeotik. Denak harrapatu nahi zituzten. Alemanek eta italiarrek helburuak izan zituzten:bonbak frogatu nahian, errepideak apurtu nahi zituzten errepublikarrak ez urtetzeko. Euskal Herria menperatu nahi zuten.



Eskutaleku asko egon ziren baina batzuk apurtu ziren. Eskutaleku asko zeuden: Astrakoa, Pasilekukoa, eliza, kobak eta zubipeak. Gernika sutan zegoen. Bermeotarrak sua ikustean itsasontziak hartu eta eskapa egin ziren beraiengana zetorrela pentsatuz
.



Andra Mari eleiza, Gernikako arbola eta Astra arma fabrika zutik geratu ziren. Gezur ofízial bat egon zen: errepublikarrak Gernika apurtu zutela. Pertsona bat egon zen benetako gertaera azaltzeko. Pertsona hori Pablo Piccaso zen. Kuadro bat egin zuen Gernikako bonbardaketari buruz eta orain Madrilen dago.



Uste dut ez dela egokia Gernika bonbardatzea. Euskal Herria menperatu nahi zuten, baina danak hil bazituzten, zer menperatuko zuten?

2013/03/20

Mendatatik txapelarekin


MENDATATIK  TXAPELAREKIN

Joan zen igandean, Martxoaren 17an, Mendatako herriak  XVI. Bertso Txapelketa antolatu zuen herriko plazan. Hara joan ginen Busturiko Jose Mª Uzelai eskolako ikasle batzuk parte hartzera, urte pare bat baitaramagu eskolan bertsolaritza ikasten eta.


Gure lehenengo urtea izan arren, ez ginen esku hutsik bueltatu, TXAPELDUN baizik!!! J
“Korrika, Eman Euskara Elkarri” izan zen
gure gaia, eta indar guztiak jarri genituen bertsoak egiteko.

1.      Korrika hamazortzi
Andoain-Baiona
Euskera eman elkarri
Bai ideia ona!

2.    Lekukoa hartuta
Euskeraz berbetan
Hizkuntza onena da
Euskera benetan.

2013/03/13





Kasetagileak


Baziren behin kasetagile batzuk :Javi,Asier Etxebarria,Asier Diaz,Unai,Oihane,Manex,Asier Romero eta Ane.Kasetagileak kaseta pilo bat egiten zuten 2012 eta 2013. urteen zehar.Baina arazoak zeuzkaten, kaseta askorekin: bidea,lekua eta zeuzkaten gauzak.

Eurek soluzionatu behar zuten pilo bat arazo edo ez ziren izango kasetagileak.

Javik esan zuen:

-Zergatik ez dugu lehenengo pentsatzen nolako izango den txabola? Bidea eta edukiko dituen gauzak?

Manexek esan zuen:

-Txarto gelditzen bada abandonatuko dugu.

Asier Romero:-Balio duten gauzekin gelditzen gara.

Asier Diaz:-Soluzio oso ona da hori!

Denak:-Hori egingo dugu!!

Probatzen zeudenean konturatu ziren ez zuela balio ezertarako txarto egin zutelako. Berriro proba eta horretan bai lortu zutela kaseta ona egitea.Ondo egin zutenez zelebratu zuten.

Baladin baladan ipuin hau amaitu da!!!.



                                                                E.T.

Behin batean Ameriketara estralurtar bat etorri zen E.T. deitzen zen. Familia baten etxean sartu zen.


Etxeko umeak etxean ezkutatu zuten,…… amari ezer ezan gabe. Zientzialari batzuk ,bilatzen zeudelako. Baina denbora aurrera joan ahala gaizotu zenez bere ama konturatu zen etxean zegoela..


Konturatu ziren berarentzako lurraren airea txarra zela. Jostailuen bidez egin zuten telefono bat bere planetara deitzeko. Lortu zuten deitzea eta nabe bat etorri zen bere bila.



Horrela berriro izan zen zoriontsua.






                                    MARTZIANOAREN LAGUN BERRIAK



Martziano bat Plutonen bizi zen. “ Tornado” deitzen zen eta ez zeukan lagunik. Hori zen gehien arduratzen ziona, oso txarto sentitzen zen.
Baina bost arazo gehiago zituen . Hauek ziren:
1-Oso itsusia zela

2- Oso txikia zela

3- Begiak txiki-txikiak zituela

4-Sei begi zeuzkala ipurdian

5-15 ama eta 1.253.353 aita zituela .

Agobiata zegoen. Baita nahi zituen euki Peru eta Joel lagunak …… Baina bazekien zelan konpondu bere arazoa!!!!!!!


Zirugia berezia egin zuen eta guztiz sendatu zen. Oso ondo sentitu zen.


Azkenean bere bi lagun berriak Peru eta Joel izan ziren.




GURE     IPUINAK............


ROKO TXIMEMELETA


Bazen behin ,tximeleta bat Busturia herri txiki batean bizi zena. Tximeleta hori arra zen eta Roko deitzen zen. Rokok ezin zuen hegan egin,berorik ez zeukalako.



Beste txoriak ahal zuten hegan egin. Orduan Patxi,Blondi eta Xabitxu , herriko mutilak,eraman behar zuten Roko hegan egitera.



Asierrek esan zion:

-Hartu belarra eta jarri hondartzan

-Bale-esan zion Rokok

Eta Rokok honela lortu zuen hegan egitea!.

2013/01/23

BUSTURIALDEKO  ALBISTEAK


 
                                     ESTRALURTARRAK

            Estralurtarrak Busturiara datoz.

Busturia oso leku lasaia da. Baina gau batean zerutik gauza distiratsu bat jauzi zen lurrera. Hurrengo goizean herritarrak konturatu ziren estralurtarra zela. Jendeak ikusi zuenean, ezkutatu egin ziren.  
Kanpotarra bere planetara itzuli zen.

Gero bere familiarekin itzuli zen Busturiara.  Estralurtar guztiak
Lurrari eraso egin zioten. Pertsona guztiak oihukatzen zeuden”Aaaaaah!!!................. 
Bitartean  estralurtarrak”Ji ji ji……………..”.

Azkenean zientifiko batek berba oso arraro egiten zuenez  marzianoekin komunikatu zen eta bere planetara itzuli ziren.     



 
 

Hilketa ahalegina

                            Busturian hilketa ahalegina egon da

Pasa den astean, 2013ko urtarrilaren 5ean, Xabier izeneko mutil bat  bultzatuta trenaren bidera jausi egin zen. Ia ia hil egin zen. Ezezagun batek sakatu zion. Gazte horrek,istripua jasan zuenak, 16 urte zituen.                                                                                                                  

Pertsona bat izan zen erruduna eta kartzelara eraman zuten .Baina  frogatu zen ez zela erruduna. Urtarrilaren 13an,19:30etan, erruduna  harrapatu  zuten eta kartzelara eraman zuten. Xabier bengatuta zegoen ¡!!

 




 
                                                          TXARRAMENDI         
Txatxarramendin  tiburoiak daude.

Txatxarramendik 60 urte ditu. Sukarrietako hondartza eta uhartea da. Oso zaharra da  eta tiburoiak daude. Urtarrilaren 13an ume itsu  bat joan zen Txatxarramendira eta laprast  egin zuen. Uretara jauzi zenItsasoan tiburoiak daudenez, umea jateko arriskua  zegoen.  .

Bere gurasoak disgustua hartu zuten.  Ez zekiten umea zelan atera. Orduan  anbulantzia deitu zuten.

Ertzainak ere etorri ziren ............arineketan  umea hartu zuten .Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta ez dakigu ondo egongo den. Baina ziur......ondo egongo dela!!!!