2013/10/21




GARRAIOBIDEEN   EBOLUZIOA


Antzinean gizakiok oinez joaten ziren leku batetik bestera. Gero, animalien gainean, zaldiz, astoz … baina errobedak asmatu zirenez diligentziak edo zalgurdiak animaliz tiratuta erabiltzen zituzten.

Honen ostean bizikletak asmatu ziren, gaur egungo bizikletekin konparatuz gurpilak desberdinak zituzten,aurrekoa handiagoa zen atzekoa baino. Hala ere konturatu ziren bi errobeda berdinekin ez zirela jausten.

Baita ere kontinente batetik bestera joateko itsasontziak inbentatu ziren, itsasoa zeharkatu behar zelako.

Kotxeak  asmatu zirenean  leku batetik bestera arinago mugitzeko erabiltzen zituzten. Autoak lau errobedak behar zituzten ez jausteko.

Motoak ere asmatu zirenean bakarrik pertsona bat edo birentzako ziren. Bi errobeda zituzten eta beste batzuk lau errobedak zituzten.

Hegazkinak inbentatu zituzten kontinente batetik bestera joateko edo kontinente barnean leku batetik bestera bizkor heltzeko.  Hala ere gurpilak behar zituzten despegatzerakoan eta aterrizatzerakoan ez apurtzeko.
                                                                                   Sergio  Solaun



2013/10/15


KONTU  KONTARI…….TXAKAL GORRIA

Mundua orain baino gazteagoa zenean, txakal gorria eta pantera beltza etsaiak ziren. Txakal gorria argiena zen.

Behin batean txakal gorria landa zabalean bakarrik zegoen antilope zahar baten hezurrak  karraskatzen.
Txakal gorriak begiaren ertzetik pantera ikusi zuen berengana zetorrela.

-Pantera beltzak  harrapatzen banau, akabatuko nau- esan zuen txakalak.

Pantera heldu baino lehen esan zuen:
-Zer goxo dagoen akabatu berri dudan pantera beltz hau!
-Non ote dago beste pantera beltz bat?

Hau entzutean ,ikararen ikaraz, pantera beltza tximista baino azkarrago basoaren erdiraino joan zen.

Tximinoak esan zion panterari non zegoen txakala. Eta biok joan ziren txakalaren bila.

Txakalak esan zuen:
-´´Tximino madarikatua, nazkagarri  zikina!´´.

Tximinoa jarri zen panteraren gainean eta han joan ziren biak txakalaren bila.
Panterak tximinoa lurrera bota zuen.

Azkenean, tximinoak zuhaitzera igotzen  ez bazekien…. hil egingo zen.


                                Aitor    Izagirre

2013/10/07


              

 
XXXL… SUPER ENTSALADA

OSAGAIAK:

4Hosto uraza                 

Tomate erdia

Arto pote bat

Hiru atun  zati

9 oliba

3 zainzuri

Arrautza egosi bat

Patata egosi bat

NOLA EGIN:

Lehenik,uraza hostoak garbitu eta plater batean jarri.
Baita tomate erdia garbitu ,azala kendu eta zatitu behar dituzu.
Gero , artoa bota , atun potea ireki eta bota platerera dena nahastuz
Honen ostean 9 olibak bota , zainzuriak botetik atera ondoren beste guztiarekin nahastu  platerera botaz.
Azkenik arrautza egosiari azala kendu,zatitu eta platerean jarri.

ON   EGIN!!!!           Nerea  Aranguena

2013/10/04


DORRE   MADARIAGAKO   IRTEERA

      IKUSI   MAKUSI   ZER IKUSI?.............

2013ko irailaren 27an Dorre Madariagako maisu maistrekin batu ondoren San Bartolomeko mendira jolastera eta ikastera joan ginen . Han arbola asko zeuden. Tontor batera joan ginen eta handik gauza asko ikusten ziren : baserriak , untzitegia …

Jolas batzuk egin genituen :

-Jolas bat izan zen soka bat hartu eta begiak itxi.Gero kartazal batzuetan txartelak zeuden eta inguruko espazio desberdinak topa behar genituen koadernoan ipintzeko .

-Beste jolas baten, zakuak mapa baten bidez topa behar ziren . Bertan hiru esparru zeuden : basoa , zelaia eta ibaia . Toki hoietako landare eta animali  desberdinak esparru hoietan kokatu behar izan genituen.

 -Artadian tribialera jolastu genuen eta balio izan zigun ereinotza, ezkurra, basurdea ,orkatza zein mozoloari buruz asko ikasteko.

Irteera honekin zelaiko , basoko eta ibaiko fauna eta landaredia landu genuen eta artadikoa ere bai .

Asko gustatu zitzaidan . Oso polita izan zelako .         XABIER  ARANGUENA