2014/02/10


BERMEOKO DENBORALEA


2014ko otsailaren 2an , domeka, Bermeon itsas denboraleak kalte handiak utzi zituen. Portuko olatu horma apurtu zuen.

Bermeon jende gehiena olatuak ikusten egon zen, nahiz eta
alerta laranja egon. Itsasontzi batzuk urperatu arren,  orain konponduta dituzte. Udalak harri blokeekin  olatu horma indartzea agindu du. Ura portuko taberna zein dendetara sartu zen.
Hurrengo itsas kolpeekin  olatu  batzuek harri blokeak mugitu dituzte.

Ondorioz, ura sartu zen arrantzaleen lonjetara. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak,bestalde, asteburuko itsas denboraleak sortutako kalteen inguruko behin-behineko datuak eman ditu, hartu behar diren neurriak hartzeko.

Urteko itsas denboralerik handiena izan da momentuz!!!!!!!!!!!!.


                                                    Nerea, Sergio eta Xabier


IHAUTERIAK EUSKAL  HERRIAN


Euskal Herrian inauteriak, antzinako tradizioari atxiki, bereziki herri txikietan,nahiz hiri eta herrietan ospatzen diren jaiak dira.

Toki batetik bestera egun desberdinetan ospatzen dira: Zubieta eta Iturenen
urtarrileko azkeneko igandearen osteko lehen astelehen eta asteartean izaten dira. Tolosako inauteriak inauterien ohiko egunetan ospatzen da.

Busturian inauteriak ere ospatzen ditugu : aurton otsailean izango dira. Guk  eskolan kalejira egiten dugu  Altamira auzotik. Aurton gaia IPUIN TRADIZIONALAK da. Txokolatada egiten da. Hau tenis pistetan izaten da. Ostiralean ospatzen da jaia, batzutan dantza egiten dugu baina beti beti…..OSO ONDO PASATZEN DUGU!


                                                                                Ainara eta Aitor


                                                  AGATE    DEUNA

                    Agate Deuna Euskal Herriko jai bat da. Euskal Herrian
                    ospatzen da Otsailaren 5ean.
                    3 ohitura ditugu:
                    kantatzea eta diru edo janari eske ateratzea.Euskal
                    Herriko herri askotan makilak erabiltzen dituzte,
                    erritmoa markatzeko joaz.


                    Herri batzuetan ahuntz edo katu itxurarekin janzten
                    dira.Beste batzuetan uste zuten Santa Agata bezperako
                    gauean banatzen zirela hurrengo urtebeterako ekaitzak.


                    
                   
                     Busturian Santa Ageda  eskolan ere ospatzen dugu.
                     Gure herrian Altamira auzo guztitik joaten gara abesten 
                     makilarekin baserritarrez jantzita. 
                    Abestu ondoren ikusleek txalotu egiten gaituzte.
                   




                                                                                     Naroa eta Isaura

2014/02/07

OLATUZ OLATU

Azken egunetako olatuak ikaragarriak izan dira, andereino Beak ateratako argazkiekin egin duen bideoa 5000 lagun baino gehiagok ikusi dute youtuben.

2014/02/04

SANTA AGEDA

Santa ageda bespera dogu, 
Euskal Herriko eguna...
Gaur eguzkia lagun dugula, prestatu makilak eta zatozte gurekin kantatzera 15:00etan eskolara.