2014/10/31

BUSTURIKO ZONBIAK!!!!

video 
Musika orduan lehenengo mailakoak zonbi bihurtu gara. UUUUUUUU!!!

TXANGO BELDURGARRIA!!!

video 
Txango beldurgarria izan dugu gaurkoan. AHHHHHHHHHHHHHH!!!!!

2014/10/29

GU BAI CHEF GALANTAK!!

Gelan txokolatezko laukitxoak egin ditugu. Ikusi nahi duzue nola egiten diren? video

2014/10/28

IRRI EGITEN DUENARI

Kantuz kantu, irri egiten duenari. (Pirritx eta Porrotx)

2014/10/23

LIBURUTEGI EGUNA

1 eta 2. mailakook liburutegira joan gara liburutegi eguna ospatzera. Egin ditugun marrazkiak horman itzatzi ditugu, liburuak irakurri eta pelikula bat ikusi dugu. video

2014/10/21

5. eta 6. mailakoak kontsumo sano baten alde.

Urriaren 8an, 5. eta 6.mailakook Eroskira joan ginen tailer batzuk egiten. Bertan nutrizioarekin eta kontsumoarekin zerikusia duten iharduera batzuk egin genituen.



2014/10/20

INURRIAK


100.000 izan daitezke inurritegi bakar batean. Galeriak osatzen dituzte.

BIZITOKIA
Kolonietan bizi dira.

EZAUGARRIAK
Elkarrekin bizi dira. Komunitatearen alde lan egiten dute. 
Erreginaren menpe bizi dira.


TALDEAK
·Erregina: Arrautzak erruten ditu.
·Arrak: Ugaltzen dira.
·Langileak: Elikagaiak lortu  eta inurritegiak eraiki egiten dituzte.
Inurritegia zaindu eta inurritegia defendatu ere egiten dute.

                                                                               NEREA


                                                                
                                                                  


2014/10/15

NEMESIOREN ITZALA


Nemesio eta ama etxe batean bizi ziren.

Baina gau guztietan hozkailutik janaria  desagertzen zen, baina ama ezin zen izan, gau guztia lo egoten zelako.

Bat batean konturatu zen Nemesioren itzala potolo-potolo zegoela.

Gau hartan amak tranpa bat preparatu zuen:
Hozkailua zabaltzen zuenean xurgagailuak irentsi egingo ziola!   
Orduan itzalak hozkailua ireki eta xurgagailua ikusita ihesi egin zuen leihotik.

Nemesio bere atzetik korrika hasi zen. Taxi bat hartu eta kultur etxeko liburutegira joan zen . Han zegoen Nemesioren itzala eta biok joan ziren etxera. 
UNAX   BILBAO.                                                      

EROSKIRA BIDAIA

2014-ko urriaren 9an, Gernikako Eroskira joan ginen, elikagaiekin lan egitera.

Lehenik, produktu bakoitzak duen etiketen koloreak azaltzen hasi zen Garazi monitorea.

Gero, hamaiketan, janari pila bat ekarri zuten: frutak, galletak, ura, zukua…

Oso gozoa zegoen dena!. Elikagaiak gosaltzeko izan ziren.

Ondoren, joko bat egin genuen denda osotik, dibertigarria izan zen. 3 talde egin genituen. Elikagai osasungarriak hartzera joan behar ginen.

Azkenik, ordu erdian, plazara joan ginen jolastera, eta gero, tren geltokira joan ginen. Bueltan, tren berria ezagutu genuen!.

Asko gustatu zitzaidan bidaia. 
LUR ITURBIDE

PIZZA


OSAGAIAK:
.Pizza egiteko ogia
. 500g  gazta birrindua
. 600g  hirugiharra 
. Tomate saltsa apur bat   

NOLA EGIN:
.Lehendabizi,pizza egiteko ogiari  kanpo aldetik eta barruko aldetik tomate saltsa bota.
.Jarraian,gazta birrindua eta hirugiharra nahastu.
.Ondoren laban sartu.
.Azkenik, labetik atera eta gazta apur bat gehiago bota.
ON EGIN!
BEÑAT HORMAETXEA

2014/10/14

DESKRIBAPENA


Ni June Aranguena naiz. Hamar urte ditut eta Busturin bizi naiz.

Ia beti koleta eramaten dut.Nire begiak txikiak dira eta  ez dudanez ondo  ikusten betaurrekoak  ditut.

Handia  eta argala naiz. Batzutan  piska bat bihurria naiz.

Argazki honetan Castillo de Sopeñan gaude  familia osoa .

Oso ondo pasatu nuen! .






IGARLEA

Epa  lagunok
Zer moduz uda?
Gu fin hasi garenez hemen ikusiko dituzue gure lanak



Bazen  behin nekazari  bat dirua lortzen zuena igarlea zela esaten,  Kakalardo deitzen zen.

Egun batean Erregeri  eraztun bat galdu  zitzaion eta Kakalardori deitu zion asmatzeko non zegoen .

Baina eraztuna hiru zerbitzarik  lapurtu zuten.

Lehen zerbitzaria Kakalardoren gelako atearen ondoan  egon zen entzuteko eta bat-batean oilarraren lehen kukurrukua entzun zuen igarleak.
-Hemen da lehenengoa!

Bigarren zerbitzariak berdina egin zuen  eta bigarren kukurrukua  entzun zenerako, kakalardok esan zuen:
- Hemen da bigarrena!

Hirugarren zerbitzariak esan zuen:
-Ni ezagutzen banau hirurok  joango gara beragana .

Eta zerbitzariak  berdina egin zuen  eta kukurrukua entzun zen.

 Kakalardok  esan zuen:
-Hemen da hirugarrena!

Zerbitzariak eraztuna  eman zion kakalardori eta kakalardok Erregeri .
Sari handia eman zion kakalardori.

Baina Erregek kakalardo bat hartu zuen lurretik eta esan zuen:
- Igarlea bazara asmatu zer daukadan eskuan! .

Kakalardok asmatu egin zuen eta famatu joan zen etxera.


MANEX
BEASKOETXEA