2014/11/22

ZENBAT LAN PULTSERAK EGITEKO!

Lehenik bileteak zenbatu ditugu, 5naka, 10naka, 20naka. Txanponak 1 zent, 2 zent, 5 zent, 10 zent, 20 zent,50 zent. Diru guztia batu dugu. Geroago 25cm zenbat diren neurtu dugu erregelarekin. Gure bitxidendaren katalogoa ikusi dugu eta eskaera orria bete dugu. Zenbat bola behar ditugu? Zenbat goma? Zenbat balio dute? Zenbat gastatu dugu guztira? Orain bai prest gaude dendara joateko gure bitxiak erostera.!
video
Gure tailerrean pultsera ederrak egin ditugu!

2014/11/21

UDAZKENA

Udazkeneko koloreak gure gela argitzen eta alaitzen dute.

2014/11/20

Arrotegira bidaia

video


     ARROTEGIRA     BIDAIA

2014ko azaroaren 19an Arrotegi, Axpeko zaharren egoitzara, joan ginen 3.mailakoak eta 4.mailakoak. Jokoei buruz hitz egiten joan ginen. Baita eurekin jolasten.

Lagunak eskolan egiten zituztela esan ziguten, baina oso gutxik kalean, auzoan...  ere.  Neskak-neskekin jolasten zutela eta mutilak-mutilekin gogoratu ziguten.  Maisu-maistrek ikusten bazituzten neskak jolasten mutilekin kastigatzen zien.

Adin desberdinekoekin jolasten zutela. Jolasten zuten adibidez: tronpara, tabatara, soka-saltora, txorro-morrora, diaboloaz, kromoak altxatzen…

Guk esan genien:
·Lagunak eskolan eta kalean egiten ditugula.
·Neskak eta mutilak batera jolasten dugula.
·Adin diferenteak eta berdinak jolasten dugula.
·Gure jolasak direla: soka-salto,harrapatzera, pirrekuentora, futbol…

Hitz egin eta gero Iñigok eta Jonek wuira jolastu zuten eta aitxitxek irabazi zuten.
Baita igelera jolastu genuen .


                                              NEREA  CABALLERO.

2014/11/18

Nereak alkateari



                                                              Busturia,2014ko azaroaren 17a


Busturiako alkate agurgarria:

Ni bederatzi urteko neska bat naiz. Altamiran bizi naiz.


Nire ustez Altamirako tenis-pistetako kolunpioak konpondu beharko lituzkete. Momentuz ondo daude, baina nik  konpontzea nahi dut, ziboaren jesarleku horiek guztiz seguru egoteko.

Espero dut konpontzea. Pasa den  astean jolasten ari nintzenean  jesarleku horietan, mugitzen ari nintzenez eskuma-ezkerrerantz, ziboaren parte bat askatuta zegoen. Ez zegoen seguru.

Hainbat  lasterren konpontzea espero dut.

Zure erantzunaren zain geratzen naiz.


                                                NEREA CABALLERO

Unaxek alkateari



                                                                       Altamira,2014ko  Azaroaren 18a

Busturiako  Alkate  agurgarria:

 Ni mutil bat naiz, 8 urte ditut, Altamiran bizi naiz eta eskaera bat adierazi  nahi dizut:

Herenegun,nire lagunek eta ni Altamirako futbol zelaira joan ginen futbolera jolasten. Bat – batean futbol zelaia zikinkeriaz beteta egon zen:
Periodikoak apurtuta, coca -cola eta kas latak, plastikoak eta sagu bat hilda ere.

Nire lagunek eta nik jolastu nahi genuenez dena batu genuen.
Hurrengo egunean joan ginenean dena zaborrez beteta zegoen berriro .

Espero dugu dena batzea .
Zure erantzunaren zain gelditzen naiz.

                                                                                                     Unax  Bilbao.

Beñaten nahia



Altamira,2014ko azaroaren 17a

Mariano Rajoy Españako presidente agurgarria:

Ni mutil bat naiz, 9 urte ditut eta gauza bat eskatu nahi dizut.

Futboleko federazioko presidenteari esatea nahi nuke Kataluniako talde guztiak ligatik botatzea eta Kataluniako liga bat beraien artean egitea.

Horrela, Bartzelona futbol talde barik, beste talde batzuk liga irabazi ahalko dute .Bartzelona oztopo bat da  guztientzat, oso ona delako.

Zure erantzuna eman laster mesedez!
Aldez aurretik eskerrak emanez:
                                    
           Beñat  Hormaetxea

Manexen gutuna



Busturia, 2014ko azaroaren 17a

Españako Mariano Rajoi presidente agurgarria:

Ni mutil bat naiz. 9 urte ditut, Busturian bizi naiz eta eskaera bat adierazi nahi dizut.

Cataluñan hauteskunde batzuk egin dira independenteak izatea nahi duten edo ez jakiteko.

Nik nahi dut Cataluña independentea izatea.


Cataluña independentea izatea edo ez eztabaidan , beraiek nahi badute… zergatik ezin dira izan?

Herritar gehienak, 100eko 80ak izan nahi dutela irten da bozketan.

Zure erantzunaren zain geratzen naiz.

Manex Beaskoetxea



Gutun Formala



Busturia,2014ko azaroaren 16a

Busturiako alkate agurgarria:

Ni 4. mailako mutil bat naiz, 9 urte ditut eta eskaera bat adierazi nahi dizut.

Busturiako futbol zelaiaren marra guztiak margotzea nahi dut.

Futbol zelaian jolasten daudenak ez dakite non dauden marrak eta zelaitik irteten dira.

Gainera, atezainak eskuekin hartzen du pilota eta ez daki kanpoan dagoen ala ez. Penalti bat egiten badu norbaitek, arbitroak falta dela esaten du.

Badakizu, futbola egitea oso osasungarria dela denentzat eta marrak margotzeko eskatzen dizut, mesedez.

Zure erantzunaren zain gelditzen naiz.



Lur Iturbide Ipiña


2014/11/17

MUNDU BERRIA TXIRULA

Hemen duzue datorren astelehenerako 6. mailakoak ikasita izan behar duzuen partitura.
http://ikasmus.wix.com/4-maila#!__mundu-berria

2014/11/15

PARKE HANDIA

Ireki ditzagun irudimenaren eta jakintzaren Parke Handiko ateak, 2. maila.
video

2014/11/12

MIKEL

Pasaden urtean euskeraren egunean Mikelekin izan genuen elkarrizketa eskolan. Mikelek lan istripu baten ondorioz oina galdu zuen eta hainbeste maite zuen kirola utzi beharko zuela pentsatu zuen, futbola. Hau izan zen egun horretan berarekin eskolan ikusi genuen bideoa. Canal + -eko bideoa zenez, Marenen ahotsarekin euskaratu genuen, bere lehengusina bait da.
video
Baina aurten, urte bat pasa eta gero bere ametsak egi bihurtu dira. Larunbatean Frantziako selekzioaren kontra jokatu zuen Espaina mailan sortu duten futbolari "amputatuen" taldean. Gol ederra sartu zuen eta 3-2 irabazi zuten, baina emaitza ez zen garrantzitsuena izan, ilusioa eta gogoa baizik. ANIMO MIKEL!




LIBURU IBILTARIA

video
Gaur liburu ibiltaria izan dugu eskolan. Ondo pasa dugu kontu kontari.

ERREZETAK



JOGURTAREN   BIZKOTXOA

Osagaiak:

  • 3 arrautza
  • Olioa
  • Legamia
  • Irina
  • Limoiaren azala
  • Azukrea
  • Limoizko jogurra


Prestaketa:

Lehenik ontzi bat hartzen duzu eta arrautzak eta azukrea bota, eta ondoren irabiatu.
Gero jogurra bota eta olioa ere bai.
Ondoren  irina, legamia, olioa eta limoiaren azala bota eta irabiatu.
Azkenik moldera bota eta sartu labara 45 minutu.





PAULA.3.maila.

HORRELAKOAK GARA GU

EMAN GILTZA, AITA AMA!



Eman giltza, ama aita!  web orrialdearen  helburu nagusia euskara seme-alabei transmititzeak daukan garrantzia nabarmentzea da.Horretara, guraso euskaldun zein ez euskaldunei hainbat argibide, baliabide eta tresna eskaintzen zaizkie. EMAN GILTZA, zuen seme alabei!
                                      KLIKATU HEMEN EMAN GILTZAN SARTZEKO

2014/11/07

UZELAI TELEBERRI

video 
Aurkezleak: 2.maila
Bideo editorea: Maren