2015/11/30

KROKI

Azaroaren 19an Kroki ipina kontatzera joan ginen...
    

"Busturiako baso baten barrenean,Amunategi errekatxoan....
Kroki beti zebilen saltoka alde batetik bestera....
-Badakit txikiak garenean beldurra izaten dugula galtzen garenean....

"horrela Krokik ikasi zuen oraindik txikia zela errekan salto egiteko."
GURE ENTZULEAK DEN DENA ZEKITEN.............ZE ONAK!!!!!!!

Arrotegi

GABONAK! GABONAK!
HAU ZORIONA!
Azaroaren 20an Arrotegira joan ginen.Bertako lagunek esan ziguten eurek zelan ospatzen zituzten.
Opari eta guzti bueltatu ginen!!.
Guk honela pasatzen ditugu:




GABONAK

Nik Gabonak hiru lekutan ospatzen ditut:
Abenduak 24an Olentzero egunean Muxikan ospatzen dut. Abenduak 31an Urte Berri egunean Urretxun ospatzen dut eta urtarrilaren 5ean,Errege Magoak, San Kristobalen ospatzen ditut, nire etxean.

Nire baserrian ospatzen dudanean, 24an, lehengusu-lehengusinak  osaba-izeko, nire amama eta birramama elkartzen gara.

Urretxun, abenduak 31an, nire amama, aitona, izeba, osaba eta lehengusu –lehengusinak elkartzen gara.

Urtarrilaren 5 nire etxean nire ama, aita, ahizpa eta ni elkartzen gara.

Olentzero egunean pikoteoa eta turroia jaten ditugu.Urretxun pikoteoa eta oilaskoa jaten dugu eta etxean pizza eta turroia.

Nik, Olentzero egunean,  opariak eskatzen ditut; ez badizkit opariak ekartzen, erregeei eskatzen dizkiet.



                                                                 Jone  Apraiz

2015/11/09

BIRZIKLATZEN

video
5. eta 6. mailako ikasleak eta patruia berdeko kideak lan bikaina egin dute. Ikusi nahi duzue? KLIK egin bideoan.

2015/11/05

IRRATI SAIOA

video
Gure gaurko irrati saioa entzun nahi baduzue KLIK EGIN bideoan.

2015/10/22

Egunerokoa



      EGUNEROKOA
Urriaren 14a, igandea

Igandean, 9:00etan jaiki nintzen 12:30 etan gure torneoko lehenengo partidua jolastu behar   genuelako.

Lehenengo gola nik sartu nuen Inaziori egin zioten faltagatik. Gero ,Manexek sartu zuen  2. gola kornerreko jokaldi  batez. Inaziok gol bat sartu zuen eta partidua amaitzen zegoenean nik sartu nuen eta oso pozik egon ginen 4-0 irabazi genuelako .

Azkenean,  Busturia Bren aurka jolastu genuen. Lehenengo gola nik sartu nuen. Gero, Ignaciok sartu zuen  gol bat eta minutu batzuen ondoren,  Manexek sartu zuen gola. Busturia B-k bi gol sartu zizkigun baina azkenean nik sartu nuen beste bat. Partidu  amaieran Busturia B-k sartu zigun, baina guk irabazi genuen 4-3.

 Pozik egon ginen  torneoa irabazi genuelako,  baina arbitroak pita zuen penalti bat ez zena izan , Manex bi metrora egon zelako, gutxi gorabehera. Partidua eta gero familiarekin joan nintzen Marko pollora, oilaskoa gozo egon zen eta iluntzean  txakurrekin eman nuen paseo bat.

Urriaren 15a, astelehena

Gaur goizean  nire  ama 13:00etatik aurrera janaria egiten egon da.
Nik  pentsatu dut paella usaina dagoela baina azkenean dilistak egon dira jateko.
Oso triste geratu naiz.

Urriaren 16a, asteartea

Uste dut Aritz   Aduriz hurrengo partiduan pentsatzen dagoela, bihar partidua daukalako   Deportivoren aurka.
Entrenamendura joan denean  entrenadoreak esan dio 15 buelta emateko zelaiari.
Ametsetan egongo zen Deportivoren aurka irabaziko zuela.

Urriaren 17a, asteazkena

Aste honetan Gernikan  egon naiz Englishen.
Eskolan, nire etxean eta frontoian…egon naiz.
Etxean jolastu,telebista ikusi, jan… egin dut.
Eskolan lanak egiten egon naiz  eta jolastorduan futbolera jolastu dut.

Urriaren 18a, osteguna

Futboleko botak Forum Sporten erosi nituen. Asko gustatzen zaizkit eta erosoak dira. Horrekin  hobeto  sentitzen naiz jolasteko.

Urriaren  19 a, ostirala
Orain dela bi urte  21-1 galdu genuela Aurrera .k.e.ren aurka .Ahaztu nahi dut lotsa eman zigulako.Youtubera igon zuten!!!
                                                                                                   EKAIN      

2015/10/14

BIRD CENTER



  •  ARRANO ARRANTZALEA URDAIBAIN
Gu Bird Centerrera joan ginen 2015ko urriaren 9an,ostiralean. Bird Center txori asko egoten diren  museo haundia da.

 

Gu,Jon monitorearekin egon ginen. Hegaztien eskutalekura joan ginen eta prismatikoekin ikusi genituen txoriak. Hegazti hauek egon ziren:
Lertxuna,zapelatza,mokozabala,arrano txikia...Denak kanpoan ikusi genituen,basoan.

Barruan bideo batzuk ikusi genituen. Bideoetan txori migratzaileak Eskoziatik Senegalera zelan joaten ziren azaldu ziguten.  Guk egindako argazkiak telebista batean ikusten ziren.

Asko gustatu zait eta oso polita izan da. Arrano arrantzalea ikusteko asmoa eduki genuen,baina beste hegazti batzuk ikusi genituen.

Susana

2015/10/13

Inkesta



INKESTA

Urriaren 7an inkesta egin nien lagun batzuei.

Inkesta hauxe da:
Lagun batzuei egiten diren galderak  eurek erantzuteko.Gaia zertan diren trebeak zen.

Ekain: Trebea da futbolera jolasten,praktikatzen
du:astelehenetan,asteazkenetan eta ostiraletan.
Egunero jolasten du futbolera lagunekin,gustatzen
zaiolako egiten du. Baldarra da golfera jolasten.

Manex:Trebea da saskibaloira jolasten,egunero praktikatzen du  eta inoiz ez du lagunekin  jolasten.
Gustatzen zaiolako egiten du. Ballet egiten baldarra da.
Frontenisean jolasteko  iaioa da.


Lur:Trebea da korrika egiten. Batzuetan praktikatzen du,beti egiten du lagunekin.  Saskibaloian da baldarra, baita futbolean  trebea da.

Urtzi: Futbolean  trebea  da. Egunero praktikatzen du lagunekin. Ondo pasatzeko egiten du. Traketsa  da mendiak  igotzen. Igeri egiteko  iaioa da.
                           

                                                             Ignacio

2015/06/17

AKTIBATU+ TXAPELDUNAK

 Ekainaren 12an Madariaga dorretxera joan ginen AKTIBATU + txapelketako sari banaketara. 18 eskola parte hartu dute txapelketan eta gu izan gara irabazleak. Aurkezleak Oihan Vega eta Sara Ganbara izan ziren.
Eskolan 5. mailakoak bultzatu dugu programa, horretarako zenbait ekintza egin ditugu: kontagailuak aztertu, argiak eta monitoreak piztuta geratzen ez diren kontrolatu, kartelak eta pegatinak egin besteak kontutan hartzeko, Kroki igelaren kanta...
Power point bat ere egin genuen proiektua azaltzeko eta gelaz gela joan ginen besteei azaltzen.
Gure lana hain ondo egin dugunez bi sari jaso ditugu, lehengoak izan gara. Opari moduan itsas museora irteera eta Urkiolako parketxera irteera eman digute.
http://busturialdea.hitza.eus/2015/06/12/aktibatu-programaren-sariak-banatu-dituzte-busturiko-madariaga-dorretxean/

Gehiago jakin nahi baduzue, KLIKATU argazkian.

2015/04/28

Testu narratiboa

                                                   GERNIKAKO BONBARDAKETA

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen. Francoren aldekoak bonbardatu zuten, hau da ; italiarrak, espainiarrak eta alemaniarrak. Bonba su eragileak probatu nahi zituzten eta Gernikan probatu zituzten.

Bonbardaketa egin ondoren, Espainiako gerra zibila egon zen. Nazionalak irabazi zuten. Franco 40 urtez egon zen gobernatzen eta bonbardaketan zeuden ume asko Errusiara joan ziren bizitzera, 40 urte horietan.

Gernikak 5000 biztanle inguru zituen. Haietatik ia erdiak hil egin ziren. Gernikan %1 ere ez zen zutik geratu.
11 babesleku zeuden, baina, gaur egun 2 bakarrik ikus daitezke. Pertsona batzuk Pasealekuko ezkutalekuan edo etxeen sotoetan ezkutatzen ziren. Babeslekuetan zeudenak, 3 ordu eta laurden iraun zuenez, egarri zirenez; hormetako izerdia edaten zuten.


Espainiarrak gezur ofiziala esan zuten: Euskaldunak bonbardeatu genuela Gernika. Baina, Inglaterrako" The thimes" aldizkariko kazetariari esker jakin zuten hori gezurra zela.

Pablo Ruiz Picasso, Malagako margolaria, Euskaldunen alde zegoenez, "El Gernika de Picasso" koadroa egin zuen.


                                                            Lur Iturbide

2015/04/23

GERNIKAKO BONBARDAKETA

                                                         ARROTEGIRA  IRTEERA

Apirilaren 22an, asteazkenean,  Arrotegira  joan  ginen  Gernikako bonbardaketari buruz nagusiekin hitz egitera eta goiza pasatu genuen.

9:15etan  irten  ginen  eskolatik,oinez   joan  ginen  eta  iritsi ginenean kulunpiotan  jolastu eta  hamarretakoa  jan  genuen.
Arrotegiko Elena irten  zen  eta  orduan barrura sartu  ginen, han  bertakoekin egon  ginen  hitz egiten.
1937ko  apirilaren 26an astelehenean Gernika  bonbardatu  zuten eta bertako nagusiak  beraiek bizitakoa kontatu  zuten.Guk  bonbardaketari buruz dakigunaz hitz egin genuen.
Azkenik  bideoa  ikusi  genuen eta  opariak  banatu  genituen, bakoitzari argazki bat oparitu ziguten.

Bueltan bertako furgonetaz etorri ginen, denok batera ez ginenez sartzen bi buelta egin behar izan zituen.
Oso  ondo pasatu  genuen.

                                                                                                         JONE APRAIZ

2015/03/09

Epi eta Blas



                              EPI  ETA  BLAS  EGIPTON
 




    Pelikula  bat gustatzen zait " Lo mejor de Epi y Blas Egipton".

    Epi eta Blas Egiptoko piramideak eta estatuak ikustera doaz.

    Epiri estatua batek buruan kolpe bat ematen dio eta  susto handia hartzen du eta

    oihuka  hasten da.

    Blasek ez dio sinesten eta eskapatu egiten da beste gauza batzuk ikustera.

    Berriro estatuak kolpe bat ematen dio buruan eta Epi beldurtu egiten da.

    Gero Epi eta estatua elkarrekin abesten eta dantzatzen hasten dira “Un patito feo”



                                                                                           JUNE  ARANGUENA

2015/02/27

JAKIAK ETA ELIKAGAIAK

video
Jakiak eta elikagaiak ikasi ditugunez gelan, janaria prestatu genuen asteartean, otsailaren 24an. Bigarren mailakoak gonbidatu genituen gurekin jatera. Frutazko brotxetak, sandwichak, mixtoak eta begetalak. Oso ondo pasatu genuen elkarrekin.

2015/02/26

Narrazioa



   Arte Ederretako Museoa


Otsailaren 9an, astelehenean, Bilboko Arte Ederren museora joan ginen goiza pasatzera.
3.mailatik 6. mailara joan ginen. 3 talde egin genituen. 3.eta 4. maila, 5. maila eta 6.maila. Autobusez joan ginen eta elur asko ikusi genuen.


Museoan ikusi genituen koadroak eta eskulturak urarekin lotuta zeuden. Museoaren aurrean eskultura handi bat zegoen. Joan Crisóstomo Arriaga musikariari omenez zen.

 Barruan 2 koadro ikusi genituen, XIV .mendekoak. Hain zaharrak ziren apurtuta zegoela eta elizak, abadeak eta aingeruak ikusten zirela .Koadro baten “El arca de Noé” historioa kontatzen zen.

Beste bat eskultura bat izan zen. Bi maitale besarkatuta ikusten ziren itsasertzean.

Museoaren sarreran Nestor Basterretxea bermiar eskulturagile famatuaren egurrezko eskulturak ikusten ziren.

Gero , beste koadro bat ikusi genuen, Frantziako erreginari buruzkoa. Baita Jose Maria Uzelairen “Jugando a bolos en San Bartolomé” ikusi  genuen.

Niri museoa gustatu zitzaidan baita nire gelakoei ere.



                     Lur Iturbide

Ipuina



Astobusak

Aspaldi-aspaldidanik asto asko bizi izan dira ipuineko herrian, baina beti ez dira oso ondo bizi izan. 

Egun batean, astoen eta herritarren bizi modua aldatu zen.

Behin batean, arabiar batzuk heldu ziren herri hartara eta esan zioten beraien herrian petrolio asko zegoela. Baimena eskatu zioten alkateari petrolioa atera ahal bazuten. Alkateak baietz esan zien eta segituan hasi ziren petrolioa ateratzen. Lurra zulatu eta metro gutxitara  petrolio pila bat atera zen.

Petrolioa saltzen hasi eta herriko jende guztia aberatsa egin zen. Jendea aberatsa egin zenez, astoak korta baten sartu zituzten betirako.

Baina egun batzuk pasatuta, petrolioa agortu egin zen. Orduan jendea dirurik gabe geratzen hasi zen eta konturatu ziren baserriko lanak egin behar zituztela, baina astoak behar zituzten. Horregatik astoak askatu eta pozik bizi izan ziren.
Beñat  Hormaetxea           

Deskribapena




                                 Busturia  nire  herria


Nire  herria  Busturia  deitzen  da. Urdaibai  Biosfera  Erreserban   dago. Sei  auzo  ditu:Axpe,Paresi,San  Bartolomé,San  kristobal  eta  Altamira. Ni Altamiran  bizi  naiz.  Auzoak  handiak  dira.



Busturian  bi  mila  biztanle  gutxi  gora  behera   bizi  dira. Auzo  bakoitzean  etxe  gehienak   handi – handiaeta  luzeak   dira  , baserri  estilokoak   baina   badaude   pisudunak  ere.

Axpe  Busturiako  herrigunea  da. Bertan  udala, frontoia,  futbol 
zelaia  e.a…  daude.

Turistak  asko  etortzen  dira  uda  pasatzera.


Gehienak  udan  datoz  hondartzara,  itsasora  ,  adibidez Laidara  , Izarora  ,  San  Antoniora   e.a.



                                                              Unax  Bilbao

Jarraibide testua







                                       
NOLA EGIN ELURREZKO PANPINA

1.-Lehenik, elurra egin behar du eta hotza egon behar da.
2.-Gero, egin elurrezko hiru bola.
3.-Jarraian, egin bolak handiagoak, baina, bat txikiagoa, bestea ertaina eta bat handia izan beharko da.
4.-Ondoren, handienetik txikienera ordenatuta ipini, baina handiena lurra ukitzen.
5.-Horren ostean, txikienari egin aurpegi bat eta sudurra azenarioz.
6.-Nahi baduzu ahal dizkiozu ipini panpinari gauzak, adibidez: bi beso, bi adar eta beste gauza batzuk.
7.-Hemen duzu zure elurrezko panpina!




                                                                                 Nerea Caballero.