2015/02/27

JAKIAK ETA ELIKAGAIAK

video
Jakiak eta elikagaiak ikasi ditugunez gelan, janaria prestatu genuen asteartean, otsailaren 24an. Bigarren mailakoak gonbidatu genituen gurekin jatera. Frutazko brotxetak, sandwichak, mixtoak eta begetalak. Oso ondo pasatu genuen elkarrekin.

2015/02/26

Narrazioa



   Arte Ederretako Museoa


Otsailaren 9an, astelehenean, Bilboko Arte Ederren museora joan ginen goiza pasatzera.
3.mailatik 6. mailara joan ginen. 3 talde egin genituen. 3.eta 4. maila, 5. maila eta 6.maila. Autobusez joan ginen eta elur asko ikusi genuen.


Museoan ikusi genituen koadroak eta eskulturak urarekin lotuta zeuden. Museoaren aurrean eskultura handi bat zegoen. Joan Crisóstomo Arriaga musikariari omenez zen.

 Barruan 2 koadro ikusi genituen, XIV .mendekoak. Hain zaharrak ziren apurtuta zegoela eta elizak, abadeak eta aingeruak ikusten zirela .Koadro baten “El arca de Noé” historioa kontatzen zen.

Beste bat eskultura bat izan zen. Bi maitale besarkatuta ikusten ziren itsasertzean.

Museoaren sarreran Nestor Basterretxea bermiar eskulturagile famatuaren egurrezko eskulturak ikusten ziren.

Gero , beste koadro bat ikusi genuen, Frantziako erreginari buruzkoa. Baita Jose Maria Uzelairen “Jugando a bolos en San Bartolomé” ikusi  genuen.

Niri museoa gustatu zitzaidan baita nire gelakoei ere.



                     Lur Iturbide

Ipuina



Astobusak

Aspaldi-aspaldidanik asto asko bizi izan dira ipuineko herrian, baina beti ez dira oso ondo bizi izan. 

Egun batean, astoen eta herritarren bizi modua aldatu zen.

Behin batean, arabiar batzuk heldu ziren herri hartara eta esan zioten beraien herrian petrolio asko zegoela. Baimena eskatu zioten alkateari petrolioa atera ahal bazuten. Alkateak baietz esan zien eta segituan hasi ziren petrolioa ateratzen. Lurra zulatu eta metro gutxitara  petrolio pila bat atera zen.

Petrolioa saltzen hasi eta herriko jende guztia aberatsa egin zen. Jendea aberatsa egin zenez, astoak korta baten sartu zituzten betirako.

Baina egun batzuk pasatuta, petrolioa agortu egin zen. Orduan jendea dirurik gabe geratzen hasi zen eta konturatu ziren baserriko lanak egin behar zituztela, baina astoak behar zituzten. Horregatik astoak askatu eta pozik bizi izan ziren.
Beñat  Hormaetxea           

Deskribapena




                                 Busturia  nire  herria


Nire  herria  Busturia  deitzen  da. Urdaibai  Biosfera  Erreserban   dago. Sei  auzo  ditu:Axpe,Paresi,San  Bartolomé,San  kristobal  eta  Altamira. Ni Altamiran  bizi  naiz.  Auzoak  handiak  dira.



Busturian  bi  mila  biztanle  gutxi  gora  behera   bizi  dira. Auzo  bakoitzean  etxe  gehienak   handi – handiaeta  luzeak   dira  , baserri  estilokoak   baina   badaude   pisudunak  ere.

Axpe  Busturiako  herrigunea  da. Bertan  udala, frontoia,  futbol 
zelaia  e.a…  daude.

Turistak  asko  etortzen  dira  uda  pasatzera.


Gehienak  udan  datoz  hondartzara,  itsasora  ,  adibidez Laidara  , Izarora  ,  San  Antoniora   e.a.



                                                              Unax  Bilbao

Jarraibide testua







                                       
NOLA EGIN ELURREZKO PANPINA

1.-Lehenik, elurra egin behar du eta hotza egon behar da.
2.-Gero, egin elurrezko hiru bola.
3.-Jarraian, egin bolak handiagoak, baina, bat txikiagoa, bestea ertaina eta bat handia izan beharko da.
4.-Ondoren, handienetik txikienera ordenatuta ipini, baina handiena lurra ukitzen.
5.-Horren ostean, txikienari egin aurpegi bat eta sudurra azenarioz.
6.-Nahi baduzu ahal dizkiozu ipini panpinari gauzak, adibidez: bi beso, bi adar eta beste gauza batzuk.
7.-Hemen duzu zure elurrezko panpina!




                                                                                 Nerea Caballero.
                                                             

Ipuina



                Omar dendaria
 
Gure  herriko plazatik gertu zegoen Omarren denda. Omar Afrikako herri txiki batekoa zen baina urteak zeramatzan herrian eta denek maite zuten. Omar erdi bertsolaria zen.Aitona Kutzek Omarren istorioa kontatu zidan behin .Nola bere herrian ez zuten jatekorik. Nola ohol ziztrin batzuekin txalupaz etorri zen gure herrira.



Egun batean, Omarren dendara iritsi ginenean, kezkatuta topa genuen, eta paper inportante batzuk galdu zituen eta paperak gabe joan egin behar da Omar. Aitana udaletxera joan zen paperak lortzera, eta ez bazeuden paperak joan egin beharko da Omar.


Baina bat batean txori mordoak udaletxeko  leihoa apurtu zuten. Omar herrian geratu zen. 
Handik hilabete batzuetara Afrikara joan zen bere ama gaixorik zegoelako eta ordutik aurrera ez da etorri herrira.




MANEX  BEASKOETXEA

2015/02/24

5. MAILAKOEN MENU OSASUNGARRIA

1. Platerra: ARROZA TXIRLEKIN
Osagaiak:
Arroz con almejas- 4 kikarakada arroz
-8 kikarakada ur
-1/2kg txirla
-Perrexil xehatua
-2 goilarakada tipula xehatu
-Ura
Nola prestatu: 
1.Lehendabizi txirlak ondo garbitu ur hotzez, hondarra kentzeko bata bestearekin igurtzi behar dira.
2.Gero bota zortzi kikarakada ur kazola batera eta sutan jarri. Txirlak bota uretara eta irakin bat eman ireki daitezen.
3.Txirlak irekitzen direnean ura iragazi eta gorde.
4.Jarri sutan kazola bat olioarekin eta bertara bota oso mehe xehatutako tipula; hau frijitzeko:
5.Tipula gorrituta dagoenean, txirlak, arroza eta perrexila bota eta dena nahastu.
6.Gordetako ura berotu barriro eta irakiten dagoela bota arrozetara.
7.Gatza bota eta utzi sutan, arroza bere puntuan egon arte.


2.Platerra: OILASKOA LABEAN ERRETA
POLLO AL LIMON ( Pollo asado al horno)Osagaiak:
-Oilaskoa
-Berakatza
-Olioa
-Gatza
Nola prestatu:
1.Oilaskoari olioa eta gatza bota.
2.Oilaskoaren gainetik berakatza ipini.
3.Oilaskoa labean sartu, hau 180º gradutan dagoenean.
4. Oilaskoak urre kolorea hartzen duenean labetik atera behar da.


Postrea: MAZEDONIA
Osagaiak: 
Foto di Hotel San Giorgio : Uno dei dessert: macedonia con gelato-Laranja
-Sagarra
-Mandarina
-Melokotoia
Nola prestatu:
Lehenik fruten azalak moztu behar dira. Ondoren frutak zatitu eta kopa batera bota. Azkenik melokotoiaren almibarra bota.

ON EGIN!