2015/04/28

Testu narratiboa

                                                   GERNIKAKO BONBARDAKETA

Gernikako bonbardaketa 1937ko apirilaren 26an izan zen. Francoren aldekoak bonbardatu zuten, hau da ; italiarrak, espainiarrak eta alemaniarrak. Bonba su eragileak probatu nahi zituzten eta Gernikan probatu zituzten.

Bonbardaketa egin ondoren, Espainiako gerra zibila egon zen. Nazionalak irabazi zuten. Franco 40 urtez egon zen gobernatzen eta bonbardaketan zeuden ume asko Errusiara joan ziren bizitzera, 40 urte horietan.

Gernikak 5000 biztanle inguru zituen. Haietatik ia erdiak hil egin ziren. Gernikan %1 ere ez zen zutik geratu.
11 babesleku zeuden, baina, gaur egun 2 bakarrik ikus daitezke. Pertsona batzuk Pasealekuko ezkutalekuan edo etxeen sotoetan ezkutatzen ziren. Babeslekuetan zeudenak, 3 ordu eta laurden iraun zuenez, egarri zirenez; hormetako izerdia edaten zuten.


Espainiarrak gezur ofiziala esan zuten: Euskaldunak bonbardeatu genuela Gernika. Baina, Inglaterrako" The thimes" aldizkariko kazetariari esker jakin zuten hori gezurra zela.

Pablo Ruiz Picasso, Malagako margolaria, Euskaldunen alde zegoenez, "El Gernika de Picasso" koadroa egin zuen.


                                                            Lur Iturbide

2015/04/23

GERNIKAKO BONBARDAKETA

                                                         ARROTEGIRA  IRTEERA

Apirilaren 22an, asteazkenean,  Arrotegira  joan  ginen  Gernikako bonbardaketari buruz nagusiekin hitz egitera eta goiza pasatu genuen.

9:15etan  irten  ginen  eskolatik,oinez   joan  ginen  eta  iritsi ginenean kulunpiotan  jolastu eta  hamarretakoa  jan  genuen.
Arrotegiko Elena irten  zen  eta  orduan barrura sartu  ginen, han  bertakoekin egon  ginen  hitz egiten.
1937ko  apirilaren 26an astelehenean Gernika  bonbardatu  zuten eta bertako nagusiak  beraiek bizitakoa kontatu  zuten.Guk  bonbardaketari buruz dakigunaz hitz egin genuen.
Azkenik  bideoa  ikusi  genuen eta  opariak  banatu  genituen, bakoitzari argazki bat oparitu ziguten.

Bueltan bertako furgonetaz etorri ginen, denok batera ez ginenez sartzen bi buelta egin behar izan zituen.
Oso  ondo pasatu  genuen.

                                                                                                         JONE APRAIZ