2016/01/21

SAHARA





Martitzenean Eder etorri zen gure eskolara: Abenduan Saharako kanpamenduetan egon zen laguntzen eta berak ateratako argazkiekin kontatu zigun han nola bizi diren. Eskerrik asko.

2016/01/03

UZELAI ZIKOINA

Gabonetako emanaldian Lur planetak duen garrantziaz ohartu ginen eta guztion artean babeztu behar dugula esan genuen. Zoritxarrez "pertsona" batzuk ez dute horrela pentsatzen eta Uzelai zikoina tiroz hil dute. Uzelai zikoina gure eskolaren izena zeraman orain dela hamar urte gure eskolako ikasleak bere "Aita-amabitxi" izan zirelako. Albiste tristea urtea hasteko.