2017/06/22

TXANTXANGORRIAREN KANPAINAREN BUKAERA

TXANTXANGORRORRIA ASKATU DUGU

Gaur goizean hitzordua jarrita izan dugu. Denok irrikaz elkartu gara txantxangorria askatzeko. Ikasturtean zehar euskararen erabilerak eman dio indarra eta poza txantxangorriari preso egon den tokian itxaropenez zain egoteko. Kaiolako zutabeak banaka jausi dira gure ikasleek astero euskararen erabilerarekin  irabazitako  mota ezberdinetako txoriekin. Zeharo polita izan da ekitaldia eta gure ikasleek euren konpromesua, euskera erabiltzeko indarrez berriztu dute.LHkoak mailaka pasatu dira zutabeak kentzen eta HHkoak Urtxintxarekin lagundu diote txantxangorriari askatzen arbola puntan kokakatu direlarik biak.
Ekitaldiari hasiera emateko Robertok txantxangorriaren ipuina kontatu deusku denok hasieratik kanpainaren bilakaera jarraitu dezagun, denak oso adi egon dira eta txikiei asko gustatu zaie historia.






Haur hezkuntzakoak hasi dira Urtxintxarekin Txantxangorriari lagunduz.


Jarraian lehenengo mailakoak lagundu dute 


Gero bigarren mailakoak izan dira lagundu diotenak txantxangorriari


Hirugarren mailakoak ere


Gero laugarren mailakoak, urtean hiru txori ezberdin izan direla


Eta bukatzeko, eskolako nagusiak, bostgarren eta seigarren mailakoak.


Azkenik,  Txantxangorria eta Urtxintxa gurekin gure ikastetxeko  arbolan gelditu direlako oso pozik jarri garenez, guztiok agindu dizkiegu ondo zainduko ditugula eta horretarako, EUSKERAZ HITZEGINGO DUGULA  indartsu esan diegu.







PATRULLA BERDEA UDAL FOROAN

Aurreko astean udaletxera joan ginen EA21eko Udal Forora, eta han alkatearekin izan ginen.
Patrulla berdeko ikasleak joan ginen eta han azaldu genuen urtean egindakoa. Adibidez, bostgarren eta seigarren mailakoek egindako EAThink tailerra eta ekintzak.


2017/06/06

ESKOLAKO JAIA 2017. EKAINAREN 3a.

Pasa den zapatuan ospatu genuen eskolako jaia. Eguraldi txarra egin zuenez tenis pistetan egin genuen eskolako ekitaldia. 

Denok gozatu dezazuen gure ikasleen dantza eta kantakin hemen jartzen dugu bertan egunean ateratako bideo txiki bat.

2017/05/24

ESKOLA TXIKIEN JAIA

Eskola txikien jaian ondo pasatu dugu. Hemen duzue egun horretan egin duguna. Argazkietan klikatu ezkero bideoak eta argazkiak agertuko zaizkizu.

2017/05/11

SUKARRIETA

Aurten bostgarren eta seigarren mailako ikasleak Sukarrietara joan dira. Han gauza asko ikasi dituzte eta oso ondo pasatu dute.

2017/05/09

IPUIN KONTALARIA

Gaur etorri zaigu Oihana, Liburu Ibiltariaren arduraduna, eta ipuinak kontatu dizkigu. Oso interesgarria izan da, eta "Liburu altxorra" utzi digu Ekainaren 9-arte. Bertatik hartu ahal izango ditugu liburuak eskolan edo etxean irakurtzeko. Oso liburu politak dira, marrazki askorekin.











2017/05/05

ESKOLA TXIKIEN JAIA

Maiatzaren 12an Busturialdeko eskola txikiko jaia ospatuko dugu. Dakizuenez inguruetako eskola txikiak elkartzen gara umeak beraien artean harremantzeko. Aurten guri tokatu zaigu antolaketa, eta egun horretan gure herrian elkartuko gara Mundaka, Ea, Muxika, Arteaga eta Busturiako eskolak. 


EGITARAUA


·         10:00etan  HARRERA ETA ARGAZKIA
·         10:15ean MUSIKA EMANALDIRAKO ENTSAIOAK.
·         HH 2-3urte: Ene kantak “ALAIKI” Arduraduna Yolanda(patioan).
·         HH 4-5 urte:  “Beittu-beittu”. Arduraduna Erruki (plazan).
·         LH 1. Zikloa: “Toca-toca” Zumba kids. Arduraduna Jenneire (tenis pistetan).
·         LH 2. Zikloa: “The Shimmie Shake”. Arduraduna Itxasne (tenis pistetan)..
·         LH 3. Zikloa: “Aldapan gora”. Arduraduna Bego (Frontoian).
           *Euria bada tenis pistetan eta 2-3 urtekoak aretoan.

·         10:45-11:15 HAMAIKETAKOA
HH eskolako patioan eta LH osoa eskola aurreko plazan. Euria bada tenis pistetan eta 2-3 urtekoak aretoan.                                    
          **Irakasleon kafe txandak, hamaiketakoa: 11:00- 11:30era.

·         11:15ean MUSIKA EMANALDIA. (Eskolako patioan edo euria  izanez gero tenis pistetan).
                                                                           
·        11:45ean HH TAILERRAK eta LH JOLASAK .
**HHko tailerrak eskolako patioan:
-          HH 2-3 urte:koilarrak, untxiak, marrazki librea eta jolas librea.
-          HH 4-5 urte: animaliak eta loreak, koilarrak, margo librea eta eraikinak.
*Euria bada HH2-3 kultur aretoan eta HH4-5 elizpean.
          **LHko jolasak tenis pistetan.
·         13:00etan BAZKARIA.
·        14:00-15:00tara JOLAS LIBREA. Ziklo bakoitza bazkaldu duen tokian. **Irakasleontzako  bazkalosteko Kafe txanda.
·         15:05 AGURRA (eskolako patioan edo euria bada tenis pistetan)AGURREKO BERTSOA, MONTORRERI LEKUKOA PASATZEA ETA ESKOLA TXIKIEN  KANTA DENOK ABESTU ETA DANTZATU.


ESKOLA TXIKIA HERRIEN HAZIA


Umeak dira  etorkizuneko herritarrak. Jasotzen duten heziketaren arabera garatzen dira umeak.  Umeak dira gure etorkizuneko hazia,honelako heziketa halako hazia. Heziketaren garrantzia da oinarria haziaren kalitatearen irabazian. Izan ere, ezagutzaren,  hezkuntzaren eta elkarbizitzaren  lehen urratsak bere inguru hurbilean  ematen ditu umeak.
Txikitatik Herriko eskolan, herriaren nortasunean,  herriko giroan,  kulturan,  inguru hurbilean integratuak,   beste herrikideekin elkarreraginean eta kooperazioan  biziz, bakoitza   bere herrikoa izateaz harro sentiaraztea ahalbidetzen dute herriko eskolak. Herrien  altxorra bertan bizi diren pertsonak dira, eta horien artean oso garrantzitsuak umeak . Eskola herrian bertan izateak,  umeen hezkuntzan eta herriko bizitzan bizitasuna eta aberasgarritasuna dakar.
 Eskola herriari begira eta herria eskolari begira antolatzen dira eskolako eta herriko  ekitaldiak (antzerkiak, ihauteriak, olentzero, eskola-eguna,  liburu eguna, Santa Ageda, festak..) Eskolak herritarrei hurbiltasuna eskeintzen die eta udalarekin hartu-emona  gunerokotasunean gauzatzen da.
Eskola Txikia, herri txikietako eskola, gaur eguneko eskola, publikoa eta modernoa da. Eskola bakoitza komunitate txiki bat osatzen du,  non ikasle bakoitza bere ikasketen protagonista izanik besteekin ikasten du, batzuetan berak baino gehiago dakienekin eta besteetan gutxiago dakienekin ,adin ezberdinetako haurrak nahasten dira elkarreragina eta harremanak indartzen direlarik. Irakasle eta gurasoen arteko harremana  estua da. Eguneroko bizitza  euskaraz garatzen duen eskola euskalduna da baina beste hizkuntzetara irekia ere.
Herri txiki baten lehentasuna  eskola  herrian izatea da , herriaren  etorkizuna ziurtatzen duelako . Eskolarik hoberena herrian bertan dagoena. . Izan ere, ezagutzaren,  hezkuntzaren eta elkarbizitzaren  lehen urratsak bere inguru hurbilean  ematen ditu umeak.  Beraz,  umearen inguru hurbilean kokatutako eskola aldarrikatzen dugu .

Haziaren zaintzak  fruituaren  kalitatea hobetzen du  eta etorkizuna bermatzen du.

III. IPUIN TOPAKETA.

Aurten III. ipuin topaketa ospatu dugu. Ipuin topaketaren deia eskolak egiten du, urtarrilean hasi eta martxoaren erdietan amaitu . Denbora horretan gure ikasleak ipuin ekoizpenean aritu izan dira 1. eta 2. ziklokoak eskolan egin ohi dute  eta 3. ziklokoak eskolan eta baita ere etxean. Parte hartzea oso handia izan da eta oso animatuta somatu ditugu.
Kultur batzordea arduratu da ipuinen fotokopia eta liburuxka ipuin bildumarekin prestatzen eta baita ere oparien erosketarekin eskolarekin hartu-emonetan. Ipuin topaketaren sari banaketa beti egiten da liburu egunari lotuta, apirilaren 23an, baina aurten egun horretan oporretan egon garela eta Apirilaren 28an goizeko 10:00etan udal aretoan ospatu dugu ekitaldia eta opariak banatzen alkate jauna etorri zaigu.








  

2017/03/30

JANARI OSASUNTSUA ETA JASANGARRIA BUSTURIKO ESKOLAN

Atzo goizean etxetik ekarritako janariarekin hamaiketako ederra egin genuen!
Denok batera egin genuen eskolako patioan!

 


Hamaiketako honekin gure osasunaren alde eta planetaren osasunaren alde egin genuela konturatu gara.





Janari naturala jan genuen eta hondakin gutxi sortu genuen, eta sortutakoa birziklatzeko sailkatuta batu genuen.




Ikusten dugunez gehienbat hondakin organiko sortu genuen, gero konposterara bota genuen.
Plastiko gutxi ere, baina oso zaila da gaur egun plastikozko hondakinik ez sortzea, horregaitik oso pozik gaude!. Hain plastiko gutxi sortzeko, etxetik tupperwaretan eta potetan ekarri genuen hainbat janari.




Edateko ... iturriko ura edan genuen!!!



2017/03/10

 TXANTXANGORRIAREN (LH) ETA URTXINTXAREN (HH)KANPAINARI JARRAIPENA: MERENDOLA DENONTZAT.
Euskeraren erabilera bultzatzeko kanpainak 10 aste ditu eta luzeegia egin daitekela eta,erdi- erdian merendola egin dugu. A ze ondo pasatu dugun!!! Denok berriro pilak kargatuta beste 5 aste hauetan euskeraz aritzeko gogoarekin. Dena ondo badoa eta txoriak astero jeisten baditugu, apirilaren 6an Euskal Olinpiadak ospatuko ditugu. Auzorik auzo jokoak egiten eta ondo pasatzen. Hona hemen merendolako hainbat argazki.




2017/03/03

CARNIVAL TIME

Hello everybody!!


We are four (4), five (5) and six (6) year old young students. For carnival we have worked on these wall posters. You can see different types of hats: kings hats, queens hats, lions hats, clowns hats, witches hats, fairies hats, scarecrows hats… what do you think? Do you like our job? Enjoy it!!!



2017/02/28

4.MAILAKO IKASLEEK ONDAKINEKIN JOLASAK EGITEN

Euskara arloan landutakoari jarraituz, 4.mailakook, etxean aurkitutako materialak erabiliz jostailu batzuk egin ditugu. Gaur egun jostailu modernoak eduki arren, irudimena erabiliz ondo pasa daitekeela erakutsi nahi izan dugu. jostailuak egin ondoren hauen aurkezpenak prestatu eta eskolako beste ikasleen aurrean burutu ditugu. Hona hemen emaitza:












2017/02/24

IHAUTERIETAKO EKITALDIA


Ostiralean izan dugu gure ospakizuna. Aurten zirkoa izan dugu gaia, eta eskola kolorez bete da. Lehenengo argazkiak atera ditugu, kalejirarekin jarraitzeko. Patiora bueltatu gara eta dantzaldia egin dugu. Guraso elkarteak txokolate goxo batera gonbidatu gaitu denoi, eta arratsaldean, lauretan, tailerrak antolatu dituzte.
Hemen daukazue gaurko jaialdiaren bideoak:





Oso ondo pasatu dugu!!! Eskerrik asko etortzeagaitik.

2017/02/10

ERLIEBEAREN PROIEKTUA

Laugarren mailako ikasleak gizarteko proiektu polit bat egin dute. Euskal herriko erliebeari buruzkoa da eta lehenengo zikloko ikasleei aurkeztu diete. Bi taldetan banatu dira egiteko eta talde bakoitzak bere aurkezpena egin du. Hona hemen aurkezpen horiek:





5. eta 6.  taldeak aldizkaria argitaratu du.

Azken hilabeteetako lanak eman ditu bere fruituak. 5. eta 6. mailako ikasleek jo ta su aritu dira notiziaren bila. Hainbat elkarrizketa eta berri interesgarri dakarkigute. Sekulako kazetariak ditugu eskolan.Irakurri nahi badozu etorri eskolara eta eskatu ezazu ale bat.



2017/02/09

KANDELERIO

Aurten ere atera gara kandelerio eguna, otsailaren 2a, ospatzera. Ohitura denez aintzina kandelak bedeinkatzen zituzten ekaitz egunetan etxeak tximistetatik babesteko. Guk eskola babesteko saiakeran, beste urte betez, ohitura jarraitu egin dugu.


2017/02/06

BIZIKIDETZA PROIEKTUA eta GURE BITARTEKARIAK.

BIZIKIDETZA
Zer da?
* Hezkuntza sistemaren oinarrizko helburuetako bat.
* Elkarrekin bizi izaten ikastea. Bakoitzak bere eskubide eta betebeharrak arduraz aurrera eramanez eta besteenak errespetatuz.
* Azken finean, gure arteko harreman onak edo positiboak bultzatzea, honetarako ezinbestekoa dugu elkarren arteko errespetua eta langiro egokia sortzea.

Gure ikastetxean, BIZIKIDETZA proiektua aurrera eramateko BEHATOKIA eratu dugu BIZIKIDETZA URTEKO PLANA eginez eta aurrera eramanez.Behatokiaren funtzio nagusia da urteko plana adostu eta aurrera eramatea.( baita tutore, tutoritzen bitartez kontsultoreak bultzatuz).
BEHATOKIko partaideak:
- Ikasle 2.
- Irakasle 1.
- Guraso 1
- Jantokiko monitore 1.
- kontsultorea.

URTEKO PLANAREN barruan aurrera eramango diren iharduera orokorrak hurrengo hauek izango dira:
-Arauak zehaztu ( urtero bezala).
-Iradokizunen buzoiak.
-Bitartekaritza gatazken konponbidean eta detekzioan.
-Hezkuntza emozionala eta talde kohesioa lantzeko dinamika plana eta aplikazioa.
-Irakasleok era berean jokatu gatazka ezberdinen aurrean (idatzita dugun protokoloa irakasleon artean zabaldu eta jarraituz).

GURE IKASTETXEKO III. IPUIN TOPAKETA.
Dagoeneko badago martxan III. ipuin topaketa eta gelatan ipuin usaina somatzen da . 


Liburu eguna badatorrela eta gure ikasleak ipuinen idazle eraldatu nahi ditugu. LHko 1. mailatik 6. mailara arteko ikasleentzat, hona hemen aukera paregabea; idatzi zure ipuina eta argitaratua ikusi ahal izango duzu!! Parte hartzaileen ipuinak argitaratuko dira liburuxka batean . Urteak aurrera doazen neurrian sekulako oroigarria, gure txikitako ipuinak begiratzea. Ez da lehiaketa topaketa bat baizik, parte hartzaile guztiok izango duzue LIBURUXKA eta saria.

*Ipuin topaketaren oinarriak: 
- Ipuinaren ekoizpenerako eskolan laguntza izango duzue ,dena dela ez da izango eskolako lan bat (1. eta 2. zikloetan ezezik)eskolan orientabideak eman eta zuzenketak egingo dira beste guztia bakoitzak bere etxean irudimenari bultzada bat emanez.Ipuinaren ekoizpenerako denbora  Martxoaren 10era arte izango duzue. Eskolako zuzendaritzan edo tutoreen bitartez jasoko ditugu.
-Ipuinari gehitu ahal zaio marrazkitxoa (batez ere txikien kasuan eta nagusiagook nahi baduzue baita ere). Dena dela ez luzatu larregi : txikien kasuan (1.-2. maila) ipuina +marrazkia orrialde batean sartu behar da eta nagusien kasuan orri bat bi aldeetatik.
-LHko 3. Mailara arte ipuinaren aurkezpena eskuz egitea onartuko da baina LHko 4.mailatik 6. mailara ordenagailuz aurkeztea ezinbestekoa izango da.Azken kasu honetan, zaindu hizkiaren tamaina(12ko neurria baino handiagorik ez).
-Ipuinak jaso eta txukundu ostean,liburuxka bat egingo da III. Ipuin topaketaren partehartzaile guztien ipuinekin eta sariarekin batera banatuko da.
-Apirilaren 28an, Liburu eguna ospatzeko, Busturiko eskolako III. Ipuin Topaketako sari banaketa kultur etxeko aretoan egingo da.

Animatu zaitez partehartzera !!! 

2017/01/20

EUSKERA EGUNERAKO PANKARTA .

Nazioarteko Euskararen eguna dela eta, gure ikasleek pankarta prestatu dute: " EUSKARAREN EGUNA BUSTURIAN 2016"