2017/11/28

ATXARRERA

SAN PEDRO ATXARRE

Zerua Itsaso baino urdinagoa zen, ohial urdina zirudien eta behetik gora ikustean  harrituta gelditu ginen, paisaia liluragarria zen. Txatxarramendiko zubitik gurutze eta baseliza ia-ia ez ziren ikusten. Mendia urrunetik zoragarria zen, oso altua, artadia berde-berdea ikusten zen. Eguraldi eguzkitsua, atsegina mendira igotzeko.
San Pedro Atxarrek 312 metroko altuera du, baina igotzeko, 2,6km ibili behar genuen. Lokatz asko zegoen eta mendiko botak eta prakak guztiz zikindu genituen.
Mota ezberdinetako zuhaitz asko ikusten ziren, gurbitza, gaztainondo, ereinotza, baina gehienak arteak ziren. Gurbitzaren fruitua aztertu eta probatu genuen, bolatxo txikiak ditu barruan, batzuek gustoko dute, beste batzuek ez. 



Bidetik tarteka harri ugari daude eta lurrak ezin du ur asko xurgatu, horregatik arteak daude, nahiz eta klima mediterraneokoa izan, hosto iraunkorrekoak dira, hori dela eta mendi guztia berdez estalita dago.
Gora gindoazela goroldia zegoen harrietan, goroldioa hartu eta lupekin aztertu genuen, basoa ematen zuen! Hostoak, perretxikoak, artea eta gurbitzaren fruituak eta azala ere lupatik begiratu genituen.
Harrien alboetatik, lurra sakabanatuta eta nahastuta zegoen basurdeek eginda.
Tontorrean baseliza txiki bat zegoen eta bere ondoan gurutze altu bat ,
baseliza inguruan animalien kaka asko zegoen.

Goian egon ginenean oso ondo arnasten zen eta libre sentitzen ginen.

iruzkinik ez: