2018/04/18

AUBIXA



Elgoibarko Euskal Girotze Barnetegia Idotorbe auzoko Aubixa baserrian kokatuta dago, nekazaritza giroko auzotxiki eta politean. Baserri horretan barnetegia dago, eta bertara joan gara euskaraz biziz
egonaldi ahaztezina igarotzera.

2018/04/17

HAUXE IKASI DUGU ANIMALIEI BURUZ

Busturiko J.M. Uzelai LH1. mailako ikasleek animaliei buruz ikasten egon dira. Ikasitakoarekin  erakusketa bat prestatu  eta aurkezpenak egin dizkigute. 

LAN BIKAINA eurena!!!



2018/04/13

2018/03/23

BIRD CENTER


MUNDUA PAPEREAN

Paisaiak  aldatu  egiten  dira denbora igaro ahala. Pertsonok eragin handia dugu horretan.
Mapak eta planoak laguntzen digute jakiten zer distantzia egin behar dugun toki batetik bestera  joateko.

Lagun hauek  guzti horri buruz hitz egingo digute.





2018/03/09

2018/03/08

2018/02/28


Hondakinen egoera Busturiko eskolan

Busturiko eskolan eta Altamira auzoan hondakinen egoera aztertu dugu eta hona hemen egindako diagnostikoa.


2018/02/21

SUHILTZAILEENGANA JOAN GARA


“DEL REVÉS” PELIKULA

“Inside Out” edo “Del revés” pelikula ikusi dugu.
Film honekin zera ikasi dugu:  emozio  guztiak inportanteak  direla. Gehien agintzen duena poza da, baina askotan beste emozio batzuk ere agertzen dira, hala nola, tristura, haserrea, nazka eta beldurra.
Riley, neskato protagonista, bere aitan lana dela eta , herriz aldatu behar da. Horregaitik tristura askotan azaleratzen zaio.

Azkenean konturatzen da zoriontsua izateko tristura ere beharrezkoa dela.





2018/02/20

ANIMALIEN MUNDUA 3. MAILA

Animalia mota asko daude. Badira iledunak,lumadunak, handiak, txikiak….
Batzuk korrika egiten dute, beste batzuek hegan.
Aldeak alde, zenbait ezaugarriren arabera taldekatu daitezke.
Animaliak bi talde handitan sailkatzen dira: ornodunak eta ornogabeak.
Hona hemen azalpen gehiago

2018/01/26

Hondakinak jantokian


KOMIKILARIA ESKOLAN

Eñaut Aiartzaguena komikilaria

Eñaut  komikilariak komikiak egiteko pausuak erakutsi zizkigun.
Oso ondo marrazten du, komikilariek zelan marrazten duten erakutsi zigun , baita trukoak ere.
Marrazki mota asko daudela eta marrazki batzuk kaxkarrago marrazten dutenentzako errezagoak direnak ere. Japoneko komikiak atzetik irakurtzen hasten direla erakutsi zigun.
Ondo marrazteko  lehenago ideia asmatu, gero gidoia  eta ondoren zirriborroa egin behar direla ikasi dugu. Bere marrazketa koadernoak erakutsi zizkigun eta hasieran arkatz urdinez egiten da eta gero beltzez birpasatu.

Guk ere komiki bat egingo dugu.



2018/01/12